Gitarrajole, abeslari,
konpositorea
eta The Románticos taldeko liderra dugu
Iker Piris. Blues, R’n’B eta funkez
jositako lanetara ohitu gaitu zoragarri burutu eta ekoiztutako diskoetan, genero
horietaz daukan ezagutza ez ezik gitarra jotzen daukan trebezia erakutsiz. Egonezina,
nekagaitza, hainbat eta hainbat artistarekin kolaboratu izan du, musikaririk
aktiboenetako bat bihurtu da bere generoan.
Solo diskoa Jorge Muñoz-Cobo legendarioaren Circo Perroti estudioetan grabatu zuen
bi saiotan, eta Ikerrek eta Jorgek berak ekoitzi zuten. Lan honetan, bandek
beti eman ohi duten babesa alboratuz, bakarka ekin dio klasikoen eta berak
sortutako piezen hautaketa den obrari.
Gizon bat eta
bere gitarra: sotiltasun horretan ezinbestekoa zen landa edo baserri bluesen
oihartzunak ekartzea, azpigenero eta hizkera guztiak menderatzen dituen artista
baten eskua eta sinadura.
I’m gonna
move sinatzen du Robert
Lockwood Jr.en eraginez, shuffle klabea eta ahots-exekuzio ikusgarriarekin. Chicagoko
Little Walter harmonikajole eta abeslariaren One more chance with you
klasikoaren birsorkuntzara dakar ondotik, ragtime eran. Ike’s boogie
instrumentalean gitarrajole gisa duen kalitateaz haratagoak erakusten ditu.
Ezinbesteko Tampa Red taldearen Dead cats on the line piezan gerraurreko
bluesera eramaten gaitu gitarraz eta ahotsez bikain jokatuz. Blind Lemon
Jefferson bluesman texastarraren Black horse blues-i eman dion bizi
berria, abesti horri egin zaizkion egokitzapenetan interesgarrienetako bat.
Iker Robert Johnsonen espirituari leial jokatu du Dust my broom-en. Tommy
Johnson handiaren Canned Heat Blues abesti klasikoaren bere bertsioa
oparituko digu Iker Pirisek, eta Take
me back sinatu du, joan den mendearen hasieran sortua dirudien lan ederra.
Solo diskoa blues primitiboaren eraginpean
egindako abesti bilduma bikaina baino goragoko obra da, benetako bluesari
leialtasunik zintzoena dion artistaren emaitza heldua. Gizon bat eta bere
gitarra, sotiltasun hori minduraren ñabardurak adierazteko.
entzun: Canned Heat Blues