Jazz piano hirukote dotorea
Mikel Gaztelurrutia piano jotzaile eibartarrak bere disko berria kaleratu du egunotan. Black on White hirugarren lan honekin ibilbide bikaina egin du, eskarmentu handiko bi musikariren laguntzarekin. Alde batetik, Aritza Castro bateria jole barakaldarra, prestakuntza klasiko sendokoa, baita jazzaren esparruan ere. Bestalde, Javier Callen kontrabaxu jole aragoiarra izan du lagun.
Black on White asmo aitorpen bat dugu, egileak bere buruarekin eta bere sormenarekin duen konpromiso hautsezina. Trazu irmo eta ausartarekin, bere manufakturako soinu polikromien benetako katalogoa erakusten digu Mikel Gaztelurrutiak. Moldaketak, ekoizpena, edizioa eta baturatze lanak Areatzako Onan estudioetan egin ditu Josue Pascual soinu teknikariarekin, jazz inprobisazio oihalaren gainean.
Black on White ohar baten atzean ezkutatzen den metafora dugu, eta haren kontrakarra isiltasuna da. Ezustekoaren bila dabilen eta kontrakarrekoarekin osatzen den marra bat mihisearen gainean. Ebanoa eta bolia, beltz aldatuak eta zuri naturalak, tonua eta erdi-tonua, tentsioa eta askapena, baina batez ere Mikel Gaztelurrutia artistak bere buruarekin eta artearekin duen konpromisoaren eta printzipioen adierazpena da Black on White.
Larunbatean Eibarko Coliseo antzokian aurkeztuko dute lan berria zuzenean
Albisteak