Soinuak eta ehundurak ikuskatuz
The Big Question-ek bangoardiako musikaren mugak birdefinitzen ditu, teknologia eta arima, birtuosismoa eta sormena uztartuz. Musikaren izaeraz eta giza muinaren konplexutasunaz sakontzera hausnartzera garamatza Manuel Borraz musikariak. Lehen pieza dijitalean entzungai Manuel Borraz
2021ean eta 2022an Baselen (Suitza) eta Madrilen (Espainia) grabatua, Anhell Studiosen, Shayan Fathik bateratua eta masterizatua eta Manuel Borrazek berak ekoitzia, The Big Question lanak, nolabait, aurretik argitaratutako Light Spectrum-aren ildotik dator (2023), Dual Reality proiektuan Daniel Saenz bateriajolearekin egindako hartatik talde osaketari dagokionez, baina eremu elektronikoagoetara egindako eboluzioa nagusitzen dela.
Daniel Saenz, Nico Mendoza eta Eric Valle izan ditu lagun The Big Question taldeak. Manuel Borrazek ezezagunerantz egiten duen igarobide berezian murgiltzen gaitu, nu-jazz esperimentalaren eremuak zabalduz. Baliteke izendapen hau eskasa izatea birtuosismo instrumentala zein konposiziozkoa eta pieza bakoitzaren azpian dagoen eragin kopuru izugarria kontuan hartzen baditugu. Ancestors-en ikuspegi retrotik, Individuality-ren pasarte sinfonikoetatik barrena, elektronika protagonista gisa ageri da You First-en erritmo sinkopatu eta ausartekin eta Little Answer-en espiritu progresiboarekin. Hammond organoaren eta Rhodes pianoaren arteko konbinazioek, sintetizadore mota guztiekin, Koan zirraragarria erakusten digute, Stare the ghost-en pop inguruko testuretara hurbilduz edo Nervio-ren paisaia onirikoak marraztuz. Inolako aurreiritzirik gabe, Manuel Borrazek era guztietako iturri eta eraginetatik edaten du lan honi izaera hiritar eta bangoardista emateko Nomads, Overload 765 edo The Right Thing bezalako konposizioetan rock kutsuko batzuetan, Fosforescencia minimalistarekin amaitzeko.
Albisteak