MANUEL BORRAZ – Abangoardiako musikaren mugak birdefinitzen
Langak hautsi, soinuak eta ehundurak ikuskatu, balizko mugez haraindi erantzunak espero dituenaren askatasunaz. Teknologia eta arima, biak uztarturik izatearen muinarainoko bidaia batean, oraindik irudikatu gabeko soinu-paisaietan barrena. Aukera estetiko berriak eta zeruertz berriak arakatzea, giza arimaren sakonean eta sormenerako dituen gaitasunetan sakontzea.
Musikagile, musika ekoizle, pianojole, inprobisatzaile eta moldatzailea da Manuel Borraz
The Big Question-ek bangoardiako musikaren mugak birdefinitzen ditu, teknologia eta arima, birtuosismoa eta sormena uztartuz. Musikaren izaeraz eta giza muinaren konplexutasunaz sakontzera hausnartzera garamatza.
2021ean eta 2022an Baselen (Suitza) eta Madrilen (Espainia) grabatua, Anhell Studiosen, Shayan Fathik bateratua eta masterizatua eta Manuel Borrazek berak ekoitzia, The Big Question lanak, nolabait, aurretik argitaratutako Light Spectrum-aren ildotik dator (2023), Dual Reality proiektuan Daniel Saenz bateriajolearekin egindako hartatik talde osaketari dagokionez, baina eremu elektronikoagoetara egindako eboluzioa nagusitzen dela.
Daniel Saenz, Nico Mendoza eta Eric Valle izan ditu lagun The Big Question taldeak. Manuel Borrazek ezezagunerantz egiten duen igarobide berezian murgiltzen gaitu, nu-jazz esperimentalaren eremuak zabalduz. Baliteke izendapen hau eskasa izatea birtuosismo instrumentala zein konposiziozkoa eta pieza bakoitzaren azpian dagoen eragin kopuru izugarria kontuan hartzen baditugu
Albisteak