Disko pindartsua, eskola zaharraren dotorezia eta zapore eklektikoarekin

12 abendua, 2024

The Wilsons Organ Triok 50 eta 60 hamarraldietako filmetan Jimmy Smith, Brother Jack McDuff edo Larry Young bezalako pertsonaien bidez ezagunak egin ziren organo hirukote klasikoetara hurbiltzen gaitu. Jazz musikaren barruan formatu ikonikoa, urteen joanean Soul, Funk edo R & B eraginekin eboluzionatuz joan zena. Urrezko garai horren espiritu osoa biltzen duen banda bat, estilo eta aukera sorta zabalaren bidez edozein lerro estilistiko sotilki lausotzen duena, B3 hammond organoaren soinu mitikoaren ezagungarri amankomunean.

Fredi Pelaez teklatu jole, ekoizle eta soinu teknikariak maisuki exekutatutako instrumentua da. Hainbat artistari lagundu eta ekoizteaz gain, jazz eszenan erreferentea dugu FMA trio, Sorkun, Organik bezalako proiektuei esker. Anbizio handiko proposamen bikaina aldez aurretik zaila egiten baldin eta  Iker Piris gitarrista, abeslari eta konpositorearen mailako musikariak ez badaude behintzat. The Romanticos, Iker Piris & his Dual Electras bezalako taldeen liderra, lehen mailako musikarien ohiko kolaboratzailea eta sustrai iparramerikarreko musiketan ezinbesteko figura. Formazioa Andy Martin bateria jole frantsesak osatzen du, formazioan ezinbesteko hirugarren elementua bezala, nazioarteko ibilbide luzeko beste artista ezagun bat, Shawn Pittman, Preston Hubbard, Buddy Miles, Keith Dunn eta Lazy Lesterren mailako artisten ohiko kolaboratzailea. Aldi batez zuzeneko proiektua ondu ondoren, taldeak bere lehen lan diskografikoa sendotu zuen Pottoko estudioetan, Fredi Pelaez zuzendari zuela.

Hypnotic Stomp du izenburua estreineko lanak. Disko pindartsua, eskola zaharraren dotorezia eta zapore eklektikoarekin. Ahalmen hori erraz nabaritzen da Iker Pirisek idatzitako Wilsons Theme instrumentalean, Soul, Funk eta R & B uztartuz eta Something for Nothing, Billy Emerson abeslari eta konpositorearen kantu originala, Jump Bluesaren pultsuraino eramaten gaituela.

Billy Emerson abeslari eta konpositorearen Something for Nothing bezalako piezatan. Azken aldietako gitarristarik dirdiratsuenetan eta sortzaileenetan kokatzen den Iker Pirisek The hypnotic Stomp sinatzen du, Fredi Pelaezen eskutik jazz trantsizioekin basamortuko surfaren mugak inguratuz, Andy Martinen lanari esker latin zapore sotila dariola. Joe Morris tronpetistak idatzitako Shake a Hand lanak, batetik Chris Ruest musikari iparramerikarraren laguntza duela, bestetik Ikerren ahotsaren gaitasuna duela, hirukotearen Soul eta Gospel asmoa erakusten digu kantu mitiko hau birsortzeko orduan. Pirisek Cookin sinatzen du Chris Ruest-en ahotsaren ekarpenarekin berriro, Boogaloo eta R & B jai giroaren erdibidean dagoen pieza. Blues bizigarrienean dabiltza Kidney Stew eta Pausoz Pauso (Wilsons shuffle), beren alderdi eklektiko eta mestizoena erakutsiz Tristura (Tristeza) mambo latinoan. Grant Green gitarrajole mitikoaren Ain ‘t It Funky Now ematen diote amaiera diskoari, Pee Wee Craytonen I love You So bonus track gisa oparituz.

Lan horrek guztiak organ hirukoteen urrezko garai magiko hartara garamatza. Talentuz eta zintzotasunez egindako musika ordukoa. Eskola zaharra eta bere dotorezia. The Wilsons Organ Triok bere egiten du letra larriz Jimmy Smithen aipu zaharra: “Jazza musika zintzoa da, ezin duzu gezurrik esan jotzen duzunean, jotzen duzuna zarena delako”.The Wilson Organ Trio

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com