Txuma Murugarrenen berantetsia

21 maiatza, 2025

Txuma Murugarren kantariak disko berria kaleratuko du aurten, bere bakarkako diskografian, hamargarrena. Diskoaren izena HEMEN BEHARKO LUKE  izango da.                                  “Berantetsia” disko berriaren lehen aurrerapen abestia da.

ABESTIAREN KREDITUAK:  Musika eta hitza: Txuma Murugarren.  Pianoa, gitarra, bateria programazioa, sinteak, ahotsa: Txuma Murugarren. Hotel Handi Soinu-Gelan grabatuta. Baxua, Mellotron eta bigarren bateriaren programazioa: Ekaitz Hernandez. LaMotta estudioan grabatuta. Nahasketa: Axular Arizmendi AME Estudioa. Produkzioa: Txuma Murugarren eta Axular Arizmendi.  BIDEOAREN KREDITUAK:  Bideo muntaketa: Goibel Uxoak.  Jatorrizko irudiak Shqipëria në vitin 1972 bideotik aterata daude.  Jatorrizko bideoaren zabaltzailea: FM Images Albania.

Bizitzak egin ohi digun iruzurra, aurrean jartzen digun ameskeria. Garai batean atzamar puntarekin ia ukitzen genuen hura, denbora luzean heltzeko zorian zegoen hura lortzeko eman dugun denbora, jada hemen egon behar zuen hori ez da heldu eta ez da helduko. Mezua da oraindik bizirik gaudela, zaurgarri baina bizirik eta ez dela, honez gero amore emateko ordua. Bizitza iheskorra da, esku zimurra batzuetan, baina aldi berean edertasun aparta eskaintzen digu.”

Txuma Murugarren kantariaren hitzak HEMEN BEHARKO LUKE disko berriaren aurrean.

Eskarmentu handiko musikaria dugu Txuma. 1990an Sasoi Ilunak pop-rock talde ezaguna martxan jarri zuenetik gaur arte ugariak eta anitzak izan dira bere proiektuak. Batipat 2000tik aurrera bakarlari eta kolaboratzaile moduan bere karrera eman zion unetik. Rock bortitzetik, folk akustikora, baita folktronika ukitu finetara, arropa ezberdin eta beti dotorez jantzi ditu bere hitz zorrotzak eta doinu pittin bat naif eta xarmagarriak.  Zuzenean beti kantu ederrak eta musikari bikainak lagun.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com