Metafora malenkoniatsua

9 ekaina, 2026

Fairground Ballads

Bada gaua biltzen duen zerbait. Ausaz urruneko oihartzuna liteke, iragana, noria, haurtzaroa. Denborak lausotutako feriaren koloreak. Atzean geratu dira argiak eta zalapartak, baina musikak zaldiko-maldiko bailitzan islatuz eta jiraka gogorarazten digu urruntasunetik zer izan ginen, baina batez ere zer garen.

Miguel Moldes abeslari eta konpositore galiziarra txikitatik hasi zen kitar klasikoa jotzen. Bluesa edo rocka bezalako estiloetan murgildu zen, baina bestelako eraginak ere jaso zituen, hala nola folka edo R & B.  Dead Wood, Los Wavy Gravies edo Vatapa taldeekin  aritu zen elkarlanean. Bakarka egindako lanekin batera, ibilbide sendoa eta nortasun artistiko nabarmena osatu dute proiektu horiek, aurreneko lana bultzatuz eta Galiziako kantautorearen inflexioa zilegituz.

Horretara iristeko, Miguel Moldesek bandaren formatua aukeratu du. Alde batetik, kantautorearen fabore daukagu Sandra Gomez (Sanny),  Loners Downtown edo Grape Juice bezalako lanak editatu dituen ibilera luzeko artista teklatuetan, kitar akustikoan eta ahots harmonietan. Bestalde, Sannyren bandan ohiko kolaboratzaile eta ForaOstias gisako proiektuetako kidea den Anxo Paz bateria eta perkusioetan kolaboratzen du. Azkenik, Humo bezalako lanak argitaratu dituen eta Boa Sunet mailako taldeetan kitar eta teklatu jole dugun Alejandro Neirak dauka baxuaren ardura.

Banda honek sendotasun handiz bermatzen du Miguel Moldesen sormen gaitasuna –kitar, harmonika eta ahots nagusia izateaz gain testu guztiak konposatu ditu–, mundualde honetan oso ohikoak ez diren narratiba musikal eta lirikoa maisuki ahalbidetuz. Izaera zintzo eta organikoa duen musika eskaintzen digu.

Lan honi zuzeneko musikaren nolakotasuna emanez, Pontedevako Escusalla Sonora estudioetan grabatu eta Javier Vicalok ekoitzia, Fairground Ballads hau eduki emozional eta intimo handia erakusten du osatzen duten jatorrizko zortzi konposizioen bidez. Folk, irlandar musika, country edo blues bezalako estilo eta eraginak elkartzen diren lekua da egilearen zigiluarekin eta musika iparramerikarraren tradiziorik distiratsuen eta heterodoxoenean.

Santa Rosalia’s Twilight mugako temak eta hautsez betetako Black over blue bezalako abestiak lan honetan aurkituko ditugun bitxi txikien bilduma oso baten aurrekari dira. Galiziar egileak bakardadearen eta malenkoniaren istorioak kontatzen ditu, Springsteen akustikoenaren eta Dylanen erdibidean, No Name Man gisako abestietan Five dynamite blocks-en country folk aireetatik pasatuz eta Moon-en kitar paisaia zoragarriak oparituz.

Bata-bestetu ezin den bandaren eragin pean R & B-ren halako itxura batez entzuten da Tuesday Night, Needle-ren malenkonia delikatuak oreka perfektua mantentzen duen bitartean bere harmonien argitasun eta edertasunarekin kontraste lanean. Moldesek berak bakarka interpretatutako Fairground Ballad minimalista eta intimoarekin amatatzen da lan hau.

Fairground Ballads garai bateko memoria da, eta musika amerikarraren, folkaren, countryaren eta bluesaren trazu bikainez egina dago mundualde honetan. Metafora malenkoniatsu eta ederra, Miguel Moldesen mailako artista baten benetako izaera azalaraztezko.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com