Bartosz Pernal / Michail Szkil Quintet

Talde honek jazzaren historia eta
bere sortzaile handien jaraunspena barneratzen jakin du. Katowice-ren
unibertsoak, hortik datoz talde honetako kideak, bere ikasleei agerikoa den
beharrezko teknikaz gain jazzaren filosofia jakin bat irakasten jakin du, bere
oinarrizko esentzia errespetatuz. Bartosz Pernal-en konposizioek (tronboia)
ildo horri jarraitzen diote. Erritmika serioan oinarrituz, bakarlariek bide bat
landu dute, non, beren soloak ehundu dituzten eta beren espazio propioa sortu
duten. Biraz bira, bi liderrek, hots, Michal Szkil-ek (pianoa) eta Bartosz
Pernal-ek (tronboia), Maurycy Wójcinski (tronpeta) ahaztu gabe, beren
arrankeekin gozarazten digute. Beraien musika tradizioan eta jazz, swing
unibertsoan eta musika-adierazpen honen barneko groove propioaren bilaketan
kokatzen da.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com