Hirukote akustiko gisa sortu zen Rural Blues Band, Pety Pelaez ahots
nagusia eta alboan Terry “Hot Leather” eta Alberto Martín gitarristak, baina
2014. urtera arte itxaron behar izan zen, hain zuzen ere EP formatuko lehen
lana plazaratu zutenean, bandan soinu batik bat elektrikoa nagusitzeko. Hala,
ateak zabaldu zitzaizkion bandari estatu osoko jaialdietan eta aretoetan jotzeko,
eta 2015erako talde sendotua zen bigarren EP argitaratuta, “Un mundo mejor”.
Lan horretan parte hartu zuten Lorenzo Matellán teklistak, Juanma Cayuela
bateriak eta José Carlos Gómez baxu jotzaileak, eta EP hura bandaren AUTOBLUES lehenengo
diskoA argitaratzeko aitzinsolasa izan zela esan genezake.
MP3