…eta bluesa groove bihurtu zen

20 urtarrila, 2014

Aldaketa garrantzitsuak bizi izan ditu taldeak azken urte honetan: Carlos Funky Galindo baxu jotzaileak taldea utzi eta haren tokia Sergio Longfingers Pérez gitarra eta baxu jotzaileak bete du.  Sergio eta taldea elkarren artean egokitzeko nahitaez egin beharreko geldialdia teklatu jotzaile bat bilatzeko aprobetxatu zuten. Alberto Skualo Navascués topatu zuten, eta haren pianoari eta Hammond organoari esker taldearen sonoritateak eta interpretatzeko gaitasunak hobera egin dute nabarmen. Halaber, ezin da aipatu gabe utzi Patxi O’Clock Ruizek egindako ekarpen garrantzitsua, bere aho-soinuaren bidez taldea aberasten jarraitzeaz gainera gitarra erritmikoa ere gaineratu baitio pixkana-pixkana. Hortaz, une honetan sei musikarik osatzen dute De 2 En Blues Band (gogoan izan bikote gisa sortu zela taldea, 1990. urtean).

De 2 en Blues Bandaren hirugarren disko honetan, Iruñeako taldearen  gaur eguneko osasun bikaina antzeman dezakegu. Okasiorako bildutako laguntzaileek gainera, guztiok, modu nabarian aberasten dute taldearen musika. Hamaika lagunek osatutako taldearen kontzertu baten aurrean gaude, eta hori modu nabarian hautematen da gaiak interpretatzeko garaian, hotsa konplexuagoa da eta, aldi berean, aberatsagoa. Musika beltzaren zaleen gozamenerako.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com