FASTFATUM: Etxean egindako

8 azaroa, 2007


Orain arteko ibilbide horren emaitza da FasTFatumen sorrera. Izenak hitz joko bat egiten du Bernardo Atxagak idatzi eta Ruper Ordorikak musikatutako poemaren izenburuarekin, “patu azkarra” adierazteko. Hain zuzen, mundu honetako aldia urgentziaz eta gogoz bizitzeko premia aldarrikatzen du FasTFatumek. Eta hori, Calzadaren kantuetara eramana, ametsak edukitzea da, aurrera egiteko beharra sentitzea, urruneko lekuetan babeslekua aurkitzea, ondokoa maitatzea, hiriak eta jendea ezagutzea, eguneroko une soilez gozatzea, norbera izateari eustea..
Diskoa etxeko estudioan grabatu du Calzadak eta berak jo ditu ia tresna guztiak: gitarrak, baxua, pianoa, teklatuak, bateria, perkusioak, programazioak eta sanplerrak. Luis Fernandezek (biolontxeloa) eta Aitziber Viscarretek (saxofoia eta flauta) lagundu diote moldaketak osatzen. Calzadak berak idatzi ditu hitzak lau kantutan, eta gainerakoak Harkaitz Canorenak dira.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com