Ingalaterratik diskoa zuzenean aurkezten

14 urria, 2007


Londresen, taldekideak bizi diren hirian, ezagutu zuten elkar duela pare bat urte eta Steve Colemanen bidetik abiatu ziren, 60. hamarkadako soinuak eta Ornette Colemanen irakaspenak ahaztu gabe.
Mikel Andonegi, donostiarra ere ez da berria musika munduan: M-ak bandaren taldekidea izan zen eta Donostiako Jazzaldian aritzeaz gain urteetan zehar EEBBn eta Europan zehar aritu izan da zuzenean eta grabazioetan drum´bass edo hip-hopak eragindako lanak eginez.
Errabalen eskutik kaleratu duten diskoa aurkeztera datoz laukote eran.

asteazkena 17, BASAURI (Ariko dorrea. 19:30)
osteguna 18, AMOREBIETA-ETXANO (Zelaieta zentroa. 21:00)
ostirala 19, LEIOA (Café Ambigú-kultur Leioa. 22:00)

Mikel andonegi pianoa, Laurie Low bateria, Dan Stern saxo tenorea eta Will Collier kontrabaxua


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com