Piano hirukotearen edertasuna

17 iraila, 2013

Playa del Alma  da Rafael Santana  bere izenean osatu duen aurreneko lan diskografikoa. Piano jotzaileak berak ondutako lanez osatuta dago diskoa, eta Juanma Urriza bateria jotzailearekin eta Javier Mayor kontrabaxu jotzailearekin batean grabatua da. Gai batzuetan laguntzaile bikainak izan ditu aldean, esate baterako Iñaki Salvador piano jotzailea,  edo Julen Izarra saxo jotzailea, hirukotea laukote bihurtuz. 

Interpretatzeko trebetasuna nahikoa ez balitz, Rafa Santanak agerian uzten ditu grabazio honetan konposatzeko duen gaitasuna, bestelako formatuekin lan egiteko eta sortzeko duen ahalmena, itxuraz errazak bai baina askoz ere konplexuagoak diren pintzelkada harmoniatsuekin aberasten diren ildo melodikoak konposatzeko sentiberatasuna eta, azken batean, edertasun estetiko handiko soinu-profilak aberasten dituzten erritmo-proposamen anitzak egiteko esku bikaina. 

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com