KOKEIN TALDEAREN BIDEOKLIPA

30 martxoa, 2005


KOKEINek, apurka apurka bere tartea bilatu izan du euskal musikagintzan. Taldeak “Lotuta egon arren ” izenburuko diskoa 2004an kaleratu zuen. bertan, 11 abesti daude eta bideoklipa diskoari izena ematen dion kantarekin egin dute. Hau da eibartarrek kaleratu duten bigarrena; lehena, 2002an “Kokein” izenburukoa izan zen.

Sei urteko ibilbidea
Kokein 1999an sortu zen Jatsu,Txitxes, Zaloa eta Fory-ren eskutik..Hala ere, denborarekin aldaketak egon dira taldearen barruan : Fory bateriajoleak Satan taldearekin bat egin eta bere ordez Lete sartu zen. 2003ko urte hasieran Aintzira gehitu zitzaien taldera eta hilabete batzutarako boskotea izan ziren, urte horretako abuztura arte. Aintzirak alde egin baina Iker gehitu zitzaien taldekideei. Edozein modutan ere, Gaztelupeko Hotsak disketxearekin eta Rafa Ruedaren laguntzarekin grabatutako diskoak arrakastatsuak gertatu dira eta dagoeneko hamaika kontzertu eman dituzte Kokein-eko kideek. Gaztea Saria eskuratu ostean eta uda gertu egonda, kontzertuak egiteko eskaintzarik ez zaie faltako eibartarrei .


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com