Zimelezina

18 uztaila, 2023

Gure grina musikalak egituratzen eta elikatzen dituen eta hainbeste maite dugun jazz horren bultzada liluragarria bezain markaezina, zimelezina eta iraganezina. Une errepikaezinaren edertasun iheskorraz liluratuta etengabeko bilaketa bultzatzen eta astintzen duen hori, gutxien espero denean orduan eta ederragoa bilakatzen dena. Debozioz, saiatuki, jakinduriaz eta talentu izugarriz, Javier López Jasok urte asko daramatza bide horretan murgilduta, lare hauetatik entzun dezakegun jazz onenaren benetako perlak bere pausoan utziz. Sarritan Mario Escrichekin kolaboratuz, baita disko berri honetan ere, elkarrekin grabatu eta argitaratu dituzte gure eszenan funtsezkoak diren zenbait lan, hala nola “Aporía” edota “Pagoda” disko puska bikainak.

Proposamen berri batekin dator orain gure Javier. Marcelo EscrichMikel Andueza eta Dani Lizarraga bezalako musikari eta lagun handiez inguratuta bidaia bat bezala planteatzen digu bera. Javier beraren kantu originalekin batera, euskal tradizioaren erritmo eta melodien egokitzapen bikain eta sofistikatuak eta mitologia kutsuko kantu herrikoiak aurki ditzakegu bertan. Zimelezin

Markaezina. Hots, gure grina musikalak egituratzen eta elikatzen dituen eta hainbeste maite dugun jazz horren bultzada liluragarria bezain markaezina, zimelezina eta iraganezina. Une errepikaezinaren edertasun iheskorraz liluratuta etengabeko bilaketa bultzatzen eta astintzen duen hori, gutxien espero denean orduan eta ederragoa bilakatzen dena. Debozioz, saiatuki, jakinduriaz eta talentu izugarriz, Javier López Jasok urte asko daramatza bide horretan murgilduta, lare hauetatik entzun dezakegun jazz onenaren benetako perlak bere pausoan utziz. Sarritan Mario Escrichekin kolaboratuz, baita disko berri honetan ere, elkarrekin grabatu eta argitaratu dituzte gure eszenan funtsezkoak diren zenbait lan, hala nola “Aporía” edota “Pagoda” disko puska bikainak.

2022ko irailetik abendura bitartean Oiartzungo Mecca estudioetan grabatutako proposamen berri batekin dator orain gure Javier. Marcelo Escrich, Mikel Andueza eta Dani Lizarraga bezalako musikari eta lagun handiez inguratuta bidaia bat bezala planteatzen digu bera. Javier beraren kantu originalekin batera, euskal tradizioaren erritmo eta melodien egokitzapen bikain eta sofistikatuak eta mitologia kutsuko kantu herrikoiak (Axuri Beltza, Txoria txori) aurki ditzakegu bertan.

Parte hartzaileek aurkezpen gutxi behar dituzte. Hala ere, inoiz ez dago soberan gogoratzea Javier López Jaso egungo musika-panoraman akordeoi jotzaile garrantzitsuenetako bat dela, eta soinudun teknikari aplikatutako bat-bateko baliabide berrien ikerketa etengabean diharduela, besteak beste, Heineken Jazzaldian (Donostiako Jazzaldia), Gasteizko Jazzaldian, Ezcarayko Nazioarteko Jazzaldian, Salamanca Jazzaldian, NUPeko (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) Jazzaldian, Mirajazz Jaialdian edo Jazzfermin Jaialdian aritu baita, eta Madrilgo Canal de Isabel II Fundazioaren saria irabazi du New Mood Trío taldearekin. Bestalde, Mario Escrich kontrabaxu jotzaile argentinarrak urte asko daramatza gure artean bizitzen, eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan du titulua, Musika Gaitasunen Garapeneko Masterrarekin, eta hogei disko baino gehiagoren grabazioan parte hartu du; horien artean, honako hauek nabarmentzen direlarik: Italiako Noos hirukotearen “Fato”, Miguel Ángel Remiroren “Proyecto Flamenco Contemporáneo Ensemble” edo Tony Germaniren “Lóra Blu”. Gainera, Marcelo Escrich Silent Trio bezalako taldeak zuzendu ditu ere. Eta, jakina, ez zaizkio atzetik etorriko beste bi kolaboratzaileak: Daniel Lizarraga bateria-jotzaile iruindarra, Robin Eubanks, Masa Kamaguchi, Bruce Saunders, Chris Kase, Federico Lechner, etab. bezalako artisten kolaboratzailea, eta Broken Brothers Brass band taldeko eta Kike Arza Electric 4et laukoteko ohiko kidea, besteak beste; eta Mikel Andueza saxofoi-jotzaile aparta, zeinarekin Javierrek aurretik ere bikote moduan lan egin duen “5 segunduoro” diskoan. Zalantzarik gabe, gure musikari garrantzitsuenetako bat da Mikel, Ohorezko Matrikula Saxofoi Klasikoan graduatua Madrilgo Goi Kontserbatorioan, Cum Laude diplomatua eta Jazz Saxofoian Performance Award saria jaso zuen Berklee College of Music-en (AEB), hogeita hamar disko baino gehiagotan parte hartu du eta Manhattan Transfer, Phill Woods, Randy Brecker, Kurt Elling, Deborah Brown, Dusko Goikowich, Tete Montoliu eta Pedro Iturralde artista ahaztezinen kolaboratzailea izan da.

Mariok berak duela gutxi egindako elkarrizketa batean zioenez, musikarik onena bere asmoa zintzoki lortzen saiatu eta lortzen duena da. “Inmarcesible”-k, akordeoiaren soinu urtetsu eta oroigarria, plastikotasun handiko jazz modala eta tangoaren aire iradokitzailearen artean planteatzen duen fusio fin horretan, aise betetzen duela esan genezake; bide batez azken urteetan argitaratutako obrarik delikatu eta hunkigarrienetako bat ekarriz gugana.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com