Ache Pa Ti

Kultura, doinu , dantza eta instrumentu ezberdinen bila abiatu den esploratzaile talde baten modura aritzen zaigu Ache Pa Ti. Sustrai euskaldunak inoiz ahaztu gabe eta mirespen osoz nonahiko soinuetan integratu arazteko gai direla erakutsiz. Talde bezala, orain dela 20 urte sortu zen Ache Pa Ti Iruinean, jatorri eta izaera ezberdineko 5 musikarien elkar leku eta esperimentazio gune moduan. Bi ziren musikari haiek biltzen zituzten grinak, bata jazz latino eta kubatar sustraiko musikaren zaletasuna, bestea Euskal Herriko Kultura eta folklore tradizionala.  Oinarri horretatik abiatuta, mundu bila atera ziren lehen unetik, eta urte askoetako bira eta kontzerturen ondoren eta “euskokubatar” kontzeptu hori erabat sendotuta eta grabatzeko prest ikustean, 2019an AUNITZ URTEZ bilduma ekarri ziguten.

Bertan, bereziki deigarria da txistuaren presentzia eta garrantzia, bera baita nagusi eta gidari doinu gehienetan, erraztasun eta naturaltasun txundigarriz moldatuz era guzietako doinu eta erritmo latinoetara. Behin eta berriz, instrumentu, soinu eta estiloen arteko mugak geure burutapenak baino ez direla erakusten digu Ache Pa Ti taldeak hemen.

Gaur egun taldea osatzen duten musikoak hurrengoak dira: Fermin Goñi (Txistua) – Sonora Candela, Erreka, Ferretería del Son, Huajalotes, Amparanoia, Tijuana eta Moliendo Café proiektuetan aritutakoa- Joserra Garcia (Pianoa) – Busco a Jazz, Yerbabuena, Goazen go, Sonikete eta Txuma Flamarike Band  bezalako taldeetan sakabanatzen da bere ibilibidea-, Jokin Zabalza (Baxua eta gitarra) – Just Friend Trío, Goazen Go, Fresno, Fussion Project eta “MOM”-en izan da partaide – Alex Ruiz Pastor (Perkusioa)- Jazz Ensemble, Fusión-Project, Pijazztres, Moliendo Café Trío-  Dani Arias (Bateria)- Ataitz, Barracus, Busco a Jazz, Zorongo, Yerbabuena, Piel de Luna, THC eta  Miss Undergroove-.

Also Known As
Xabi Olkoz 4et
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com