Eguzkilore

10 

Kondairak dio Amalurrek, Carlina acaulis, ezkutuko eremuetan hazten den eta eguzkiaren itxura duen larreetako landarea oparitu zigula, gure etxeetako babes moduan. Eguzkilore bat atean jartzean, gaueko numen gaiztoak hari begira, liluratuta, hosto zenbakia kontatu nahian pasatzen zutela gau guztia, egunsentiko argiekin kobazulora bueltatuz eta gure etxeak bakean utziz. Gaueko mamu haien antzera geratzen gera gu soinu delikatu eta fineko milaka hostoz osatutako eguzki-lore honen aurrean, txundituta, denboraren traza eta neurri guztiak galduta.

Jazz janzkera dotorez eta folklore misterio magikoz moldatzen ditu Xabier Olkozen laukoteak bere 7 pieza ederrak, beste hainbat Nafarroako pertsonaia mitologikoei eskainitako konposaketaz osatutako bilduma honetan. Gauaren ilun beldurgarritik, egunsentira eta ama lurraren goxotasunera, aintzinako kantu eta zortzikoen oihartzunen artean, diskoak argirantz egindako bidaia dirudi, jazz-folk doinuak kolore berotsuez eta argi biziaz betetzen diren neurrian.

Xabi Olkoz sortzailearen batería eta perkusioaren ondoan, Jon Zufiaurreren saxoa, Bernardo San Martinen pianoa eta Jorge Sanchez-en kontrabaxua ditugu, laukote klasikoko formazioan.

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2024/02/09
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com