Ibon Salaberria

Lezon jaioa, Ibon Salaberria kitarjole eta konpositore gipuzkoarrak Tomas Garbizu Udal Kontserbatorioan hasi zituen ikasketak, eta konposizio teknikak ikasi zituen Pasaia Musika Eskolan. Bere jaioterriko musika eszenan oso sartua, hogei urterekin egin zuen lehen grabazioa, eta Lezorrotik At bilduman parte hartu zuen bi konposizioekin. Desoreka izeneko rock talde mitikoaren sortzaileetako bat izan zen. Rocka eta funka uztartzen zituen proiektua, Faith No More edo Living Colour bezalako taldeek eraginekoa. Euskadi Gaztearen VI. maketa lehiaketako finalista izan ondoren, bi disko grabatu dituzte orain arte: Desoreka (2005 GH) eta Funambulista (2008 Oihuka).

Parentesi luze baten ondoren, Ibon Salaberriak Siamesa aurkezten digu, bere lehen bakarkakoa.

Ez dago diskarik

Ez dago kontzerturik

Ez dago hemerotekarik

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com