Martins Aneiros Band

Bere talentu artistiko nabarmenaz gain, Victor Aneirosen ibilbide musikalaren bereizgarririk bada, eman duen pauso bakoitza bideratzerakoan izan duen erabakitasuna eta koherentzia dugu. Zortzi disko argitaratu eta ehunka emanaldi egin du han-hemen. Gitarrajole eta konpositore galiziar honek  bidezko eskubidez lortu du erreferentziazko figura gisa goraipatua izatea, bere ibilbideari kutsu berezia emanez, eta ibilbide horren goreneko mailara iritsi da Rain proiektu berri hau martxan jartzearekin Paula Martins abeslaria alboan duela. Martins  oholtzara agermen ikaragarriz datorren artista dugu, ahots malgutasun aparta dauka eta Big Bottom Band bezalako proiektuetan aritu zaigu luzaz. Aneirosen ohiko kolaboratzailea 2008az geroztik –Héroe Secreto diskoan Unha noite na eira do trigo galiziar emigrazioari egindako ereserkiaren bertsioa egin zuenetik alegia.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com