Munlet

MUNLET bikoteak 2003. urtean egin zituen aurreneko urratsak, eta zenbaitetan laguntzaileak izaten zituen alboan, betiere elektronikan eta rock arriskutsuena oinarritutako proiektua aurrera ateratzeko ahaleginetan. Hiru EP eztabaidagarri argitaratu ostean, 2007. urtean Clínica de Ruidos (Transpop) lana plazaratu zuten, eta lan honi esker estatuko elektronikaren aitzindari bihurtu ziren. 2008. urtean MUNLET taldea bigarren postuan geratu zen Bilbo Hiriko XX. lehiaketan, eta Euskal Herriko talde onenaren izendapena jaso zuen. 2009an Pong (BiBateanDiskak) lana argitaratu zuten, taldearen gai gustukoenen bertsio batzuk jasotzen dituen lana. Une honetan boskote batek osatzen du MUNLET taldea: Anita Lady Fingers ahots, sintetizadore  eta theremin jotzailearen eta Ina Herr Professor gitarra eta tekla jotzaile eta programazio egilearen ondoan, Oscar Alvarez bateria jotzailea eta ahotsa, Arkaitz Garai baxu jotzailea eta Sergio Llanos gitarra jotzailea eta ahotsa ditugu, eta talde berri honek garatu du oraingo lan hau, CAÑON goiburukoa, orain arteko lanik mardulena, diskorik landuena, ongien osatua, talentuak eta baliabideak bikain batu dituena, proposamena askoz ere haratago eramanez, elektronika elementu akustikoekin nahasiz, musika xehetasun, kolore eta bizitasunez bustiz. Musika entzuteko, dantzatzeko eta dastatzeko, zenbaitetan ez baitago bizi zaituen mundua hitzez deskribatzerik, entzun egin behar da nola desegiten den, nola zeure belarrian ttanttaka ari den, nola zeure kontzientzian tiro egiten duen. CAÑON.
 
Argazkia: Saray D. Blades
 
 
MUNLET 2010
Arkaitz Garai, baxua
Oskar Alvarez, bateria
Sergio Llanos, gitarra, ahotsa
Ina Iriondo, gitarra, sintetizadorea, ahotsa
Anita Pérez, ahotsa, sintetizadorea, theremina.
Entzun: Cañon.
mp3
 

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com