Cañon

10 

Entzun MP3-an: CAÑON

 

 

 

 





MUNLET taldeak CAÑON eman du argitara Gaztelupeko Hotsak etxearen eskutik, zalantzarik gabe haratago iristen den diskoa honakoa. Haratago diogu disko harrigarri hau baliabide ezezagunez beteta dagoelako, ezohiko doinu angelutsu ederrez, erosi ezinezko kutsuez, gordinki ustiatzen duen talentu magikoaz, hau da, musika guztiz harrigarriaz, egun idazten den moldetik argi urte askotara dauden letrak janzten dituen musika liluragarriaz. Gizarte kritika gordina egiten du klirurgia-surrealismoak eta naif moldeko perspektibak kutsaturik, moralaren gainbehera, introspektibitate existentziala, hedonismo kontrakulturala, gorrotoa, herra, inpotentzia, horratx abesti batzuek agerian uzten dutena, esate baterako, Decapante, Alquitrán, Doctor Muerte eta Cañon izenburukoak berak, inguratzen gaituen hipokrisiari barrabiletan ostiko galanta ematen diona. Mitocondria eta Electricidad pop moldeko harribitxiak guztiz kontrajartzen zaizkie punk-funk giroko Infección eta Invertebrado gaiei, D30 gaiaren ilunari, Control gaiaren pulp fictionari eta geure bizkarrezurrean dabilen eta Gorputzen kezketan barrena sigi-saga lehertzen den zine giroko Caníbal Café gaiari. Ugari dira abestiak CAÑON lanean, guztira 15, eta ezin bakarraren hautua egin dezakezu, erritmo ukabilkada bakoitzak hurrengora baitzaramatza, baina gai bakoitzak bere munduari eusten dio, berezko duen gaiari, beraren musika jantziari, leku ezberdinetara eramateko; aldi berean, zentzu betea hartzen dute guztiek batera, automobil batean eta berean hainbat errepidetan egiten den bidaiak bezala. Pablo Fermin egileak aurkeztutako azalak, diseinuak eta marrazkiek janzten dute paisaia hau. Pablo Fermin artista bikaina da, CAÑON lanari irudi ezin egokiagoak eskaini dizkiona.

 

 

 

 
 
Disko mota: CD
Artista bereko diskak
Saskira gehitu