Pablo Maza

Pablo Maza saxsojole eta konpositore nafarrak goi mailako ikasketak egin zituen Musikenen, geroago masterra Lisboako Goi Mailako Musika Eskolan.  Autodidakta gisa goiztar hasi izanak  inprobisaziorako bokazio argia ekarri zion, reggae, hip hop eta beste musika batzuetara bideratutako proiektuetan parte hartuz, izaera eklektiko eta malguan.

Estudioko musikari bezala egindako lanak hainbat estilotako diskotan kolaboratzera, zinemarako soinu-bandak grabatzera eta Limbo gisako  lanekin kolaboratzera eraman zuen 2019an Limbo Ensemblerekin eta Electric Yucca Yuccatown bandarekin 2010ean. Bilbon bizi da 2022az geroztik, eta No More Jazz Brass Band, Organ Freeman edo Zozo proiektuen sortzailea dugu. Pablo Maza arte eszeniko ezberdinetan inprobisatzeko egin dituen emanaldi ugariez gain, hainbat sari jaso ditu. Broken Brothers Brass Bandeko kidea da, eta laukoteko buru.

Irakasle gisa egiten duen lanarekin batera ibilbide oparoa izan du, eta besteak beste, Reunion Big Band, XVR Quintet, No More Jazz Brass Band, Beroa Quintet edo Mikel Legasa Quartet proiektuekin batera, jaialdi ospetsuenetan aritzeaz gain garrantzi handiko figuratzat sendotu dute euskal musikagintzan.

Iduzki Denean, bere izeneko lehen diskoa, bi urteko ondutasun eta esperimentazio zabalaren emaitza da.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com