Raúl Sainz de Rozas

Bilbon jaioa, Raúl Sainz de Rozasek goi mailako ikasketak egin zituen Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Goi Mailako Musika Kontserbatorioan gitarra klasikoan, eta jazz-arloko prestakuntza Joe Pass, Carlos Gonçalvez eta Kurt Rosenwinkle gitarrajolekin osatu zuen. Karrera luzea egin zuen irakaskuntzaren esparruan Donostiako Musikene  Goi Mailako Kontserbatorioan eta Getxoko Andrés Isasi Musika Eskolan, eta horrez gain, bere ibilbide profesionalari esker, artista askorekin kolaboratu du, proiektu ugaritan parte hartuz, Infussion, Organizing, Didi Jazz eta Malú Quartet besteak beste.

Agortu barik sortzeko gaitasuna eta ustekabearen ahala duten musikarien multzokoa dugu Raúl Sainz de Rozas, ortodoxiaren eta eklektizismoaren erdibidean. Sortzaile poliedrikoa da, bere ibilbide luzean eragin eta sentsibilitate ugariz elikatzen jakin duena Nine, Nine, Nine azken lan honetara iritsi arte, agerira ekarriz bere konposizioek duten aroaz gaindiko izaera.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com