Ez dira sarri topatzen errepertorioan eurek ondutako gaien bilduma bat
eskaintzen duten eta hamabi konpasen topikotik aldentzen diren blues talde
gazteak, are gutxiago garai bateko klasikoak hertsiki kopiatzen ez dituztenak
formula jakin hura modu batean edo bestean kopiatzeko saioan, ahalegin hori
erabiliegia eta, azken buruan, zalearentzako gogaikarria gerta baitaiteke
sormenik gabe. Eta hori gutxi balitz, askoz ere ezohikoagoa da bluesaren
hizkuntza unibertsala erabiliz gaiak bere hizkuntzan ontzen dituen talde bat
aurkitzea, eta gainera gai horiek kalitate handiz eta euren nortasunaz
aberastuta egotea.
Ordiziako musika eskolan ikasitako Jon Barrerosek (ahotsa eta gitarra) eta Urko Ruiz de Apodakak (baxua)
–geroago bilduko ziren Yon Labayen (pianoa eta organoa) eta azken taldekidea,
Fermin Etxeberria (bateria)– talde
hau osatzeko erabakia hartu zuten 2010. urtean egindako bilera batean. 2014.
urterako sendotuta azaltzen zaigu proiektua, haragituta eta gauzatuta aurkezten
baitzaigu Fredi Peláezek Pottoko
estudioetan eskainitako laguntzari eta gainbegiratzeari esker.
mp3