Bizi Berri Baten Gezurra

10 

Fredi Pelaezek Beasaingo Pottoko estudioetan grabatu eta bateratua, Bizi berri baten gezurra lanak aurrekoaren urratsak jarraitzen ditu funtsean, bandak ibilian hartutako eskarmentuaren erantsiarekin eta duela hamar urtetik hona garatzen ari den proiektu bat gauzatzeko jakinduriarekin, bere filosofia propioari eta bluesa ulertzeko oso ohikoa ez den moldaeraren jabe delarik.

Errazkeriarekin zer ikusirik ez daukan lana dugu azken emaitza hau, originala forman eta oso interesgarria edukiari dagokionez. Diskoa Yon Labayenen soinu marretatik dabil pianoan jazz blues kutsua sortuz Bizi berri baten gezurra-n, Arima libre-an erregistroa erabat aldatzeko Carlos Santanaren akordua ekarriz, Jon Barrerosen eskutik  gitarran eta Unai Lopetegirenetik perkusioan. Taldeak ihes egiten dio ortodoxia ugertuari Denboraren zama-ren letra garrantzitsua shuffle erritmoan aterpetuz. Hitz konprometituak dituen blues rockak eta Jon Barrerosek Zirkoa-n gitarrarekin egindako interpretazio sutsuak agerian uzten du taldearen malgutasuna, dela larruazala ferekatzen duen slow bluesaren Bakardadea-n, dela pultsu perfektua mantenduz shuffle Patu Petrala-n.

Nahiz eta abestien egilea taldea izan, letra guztiek Jon Barrerosen sinadura dakarte, Yon Labayenek idatzitako Aintzergako mugarriak izan ezik, New Orleanseko bluesaren tradizio onenaren lurrinean. Funk, Soul eta Bluesa balio erantsiak dira lan honetan, gupidagabe jario Errutinak irentsita lanaren bitartez. Starbluesen hirugarren lana Paper madarikatuak taldearen Blues energetikoak eta erritmo frenetikoak ixten dute.

Bizi berri baten gezurra hamar urte daraman proiektu propio baten erabakiaren, lanaren eta sinismenaren emaitza baino ez da izan. Nekerik gabe igarriko dugu talde honek sinatutako diskoa beste askoren artean. Soinu propioa asmatzen jakin duen taldea estiloa kategoriara igoz, alegia, Starblues estiloa.

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2024/01/10
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com