Xabi Olkoz sortzailearen batería eta perkusioaren ondoan, Jon Zufiaurreren saxoa, Bernardo San Martinen pianoa eta Jorge Sanchez-en kontrabaxua ditugu, laukote klasikoko formazioan. Xabi Olkozek David Pastor jazz trompeta-jole ospetsuarekin aritzeaz gain Serafin Zubiriren baterijolea izan da ere, nahiz eta hauxe den bere lehen bakarkako proiektua. Jon Zufiaurrek Mikel Andueza, Bob Sands, Joaquin Chacon, etab. Izan ditu irakasle eta egun, bera irakaslea izateaz gain, Iseo & Dodosound eta Tafajaz moduko taldeetan aritzen da. Bernardo San Martin eskarmentu handiko musikaria da, Iñaki Askunze, Javier Garayalde, Laura Ridruejo, Mikel Andueza, Javier Colina bezalako musikariekin aritua eta 90. hamarkadan “Iruña Big Band” taldeko pianista izandakoa, Jorge Sánchez akenik, estudioko produkzioetan aritu izan da batipat, Alana Sweetwater, Jason Kipe, Rihanon Miprano, Pello Reparaz edo Juantxo Skalariak moduko artistekin.
Musikari apartak laurak, proposamen honen helmena musikaz haratago doala ondo ulertu dute eta, Bazzkun Proiektuak-en eskutik, off-eko ahotsez eta proiekzioz hornitutako muntai batez aurkeztuko dute diskoa zuzenean, obra bitxi honek eskatzen duen testuinguru magikoa eskainiz. Goza dezagun bada bere osotasunean.