Xabier Badiola

Rock psikodeliko eta progresiboko hainbat taldetan zaildu ondoren (Sotomonte), Xabier Badiolak (2000, Eibar) bakarkako lana aurkeztuko du estreinakoz. Etxean autoekoitzia, 10 kantu dakartza diskoak. Hiru instrumentalak dira, gainerakoak euskaraz kantatzen ditu. Ego ibaiaren haranera eramaten gaituzte abestiek. Hantxe elkartzen da natura antzinako tailerrekin, inguruneari paisaia berezia emanez.

Gitarrak bestelako leku eta garai batzuetara garamatza, Britainia Handiko folk berpiztailera eta 60ko hamarkadako euskal kantu berrira: Pentangle, John Renbourn eta Nick Drakeren folk psikodeliko eta barrokotik hasi eta Mikel Laboa, Xabier Lete eta Itoizen familiako soinuetaraino. Eragin ezberdinek bat egiten dute euskal folklorearen doinuak berreskuratu eta eraldatzen dituen obra familiar honetan, zintzotasunez eta biluztasunez interpretatzeko darabilela instrumentazioa.

Bere zuzenekoak ere sotiltasun horretan oinarritzen dira: abestiak gitarrarekin eta ahotsarekin bakarrik defendatzen ditu, batzuetan Regina Luisa Zigaranen laguntzak esperientzia intimo eta atmosferiko bat sorten duela, bere ahotsarekin hartzen baitu parte diskoan.

Ez dago diskarik

Ez dago kontzerturik

Ez dago hemerotekarik

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com