Normal
0
21
false
false
false
ES
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”,”serif”;}
800×600
5 Segundoro / Cada 5 segundos diskoak jatorrizko zortzi konposizio eta Mikelek berak Axuri
Beltza doinu tradizionalarekin egindako moldaketa bat biltzen ditu; azken
hori Jaurrietako emazteek jaietan interpretatzen eta dantzatzen duten dantza
abestua da. Egitura harmoniatsu konplexuak eta baita bihurriak ere sortzeko
obsesioaren ondorioz jazzean doinu bikainak sortzeko interesa zenbaitetan apur
bat baztertuta dagoelako sentsazioa nagusitzen den honetan, bihotza altxatzen
du Mikel bezalakoekin topatzeak, oso doinu ederrak ontzeko gai baitira eta
konposizioa osotasun baten gisara ulertzen baitute, zeinetan elementu guztiak,
doinuak, harmonia eta erritmoa, eskutik hartuta doazen ideia orokor batean
barrena. Segur asko horrexegatik, batasunaren sentsazioa hautematen dugu, ongi
garatutako istorio osoa, Mikel Anduezaren gaiak entzuten ditugunean, idatzita
dagoenak eta bakarkako inprobisazio pasarteek helburu bera baitute: forma
ematea ideia bati, usain gozo bati, istorio bati. Zaude ziur hor kanpoan ez
dagoela horrelako zerbait lortzeko gai den asko.
Eta hori gutxi
balitz, saxofoi jotzaileak disko honetan dituen bidaideen zerrendari
erreparatuta, agerian geratzen zaigu Mikelen beste dohain bat, taldekideak ezin
hobe aukeratzeko dohaina, hain zuzen. Irudikatzen dut zeinen pizgarria eta
atsegina izan behar duen Iñaki Salvador, Dani Pérez, Chris Kase, Gonzalo Tejada
eta Gonzalo del Val bezalako musikariekin estudio batean sartzeak, guztiak
baitira txapela kentzeko moduko ibilbidea egina duten benetako maisu. Nekez
jardungo du talde batek behar bezala taldekideen artean ongi moldatzen ez
badira, eta oso esanguratsua da musikari bikain horiek beren baitan duten
guztia emateko gai izatea talde zentzuari iskin egin gabe eta Mikelen
konposizioak eta ideiak aintzat harturik. Halako prozesuak oso aberasgarriak
dira musikarentzat berarentzat sarri askotan, musika betiere baita irabazle
zertan ari diren ongi asko dakiten artista talentudunekin. Haiek gabe, ziur
naiz disko hau bestelakoa izango zela.
Anduezaren
konposatzeko dohainetara itzulita, hona hemen haiek behar bezala estimatzeko
dastatzeko menua. Doinu-garapen luzeak, mugimendu erritmiko pizgarriez
lagundurik ez gutxitan, esate baterako Majito
gaian, Mikel, Chris eta Salvadorren hiru bakarkako pasarte zoragarriez onduan.
Sentimenduz beteriko benetako doinu eztanda da 5 Segundoro / Cada 5 segundos, bizi garen eroen mundu honetan haurren
heriotza-tasa ikaragarri handiak eragindako tragedia izugarriari buruzko
gogoeta musikala. Beste batzuetan, esate baterako Underground gaian, modu miresgarrian hazten da gaiaren egitura bai
dinamikari bai bizitasunari dagokionez. Mikelek eta Dani Pérezek batera
eskainitako doinu lerroaren ostean, duoaren erritmoan egiten du aurrera Ponle letra gaiak. Inoiz ere behartuak
ez diruditen bizitasun uneekin partekatzen dute aretoa doinu lasaiagoek,
kontuen berezko ondorio dira.
Izan ere, disko
honetan ez duzu topikorik ez eta klixe errazik ere aurkituko. Hemen gu
hunkitzeko gai direnek ondutako benetako musika duzu. Zentzu askotan, Mikel
Anduezak proposatzen digun bidaia ederra da 5 Segundoro / Cada
5 segundos, eta guk atsegin osoz jasotzen dugugonbita. Beraz, bere
eginkizun ugariek eta lan profesionalak denbora gutxi uzten diotela badakigun
arren, ezin isildu dezakegun zerbait eskatu nahi diogu Mikeli: joan dadila
gehiago estudioetara, honakoa bezalako diskoek ase uzten baitzaituzte
denboraldi luze baterako.
Normal
0
21
false
false
false
ES
X-NONE
X-NONE
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;}