9, 9, 9

10 

Agortu barik sortzeko gaitasuna eta ustekabearen ahala duten musikarien multzokoa dugu Raúl Sainz de Rozas, ortodoxiaren eta eklektizismoaren erdibidean. Sortzaile poliedrikoa da, bere ibilbide luzean eragin eta sentsibilitate ugariz elikatzen jakin duena Nine, Nine, Nine azken lan honetara iritsi arte, agerira ekarriz bere konposizioek duten aroaz gaindiko izaera.
Alberto Rodriguez (mandolina eta soinu-ingeniaria), Andrej Olejniczak (saxoa), Juan Luis Castaño (bateria), Javier Mayor (kontrabaxua), César Giner (baxu elektrikoa) eta Nika Bitchiashvili (Arrabita) kolaboratzaile dituen diskoa dugu Nine, Nine, Nine.
Gitarra akustikoa duten bakarkako pasarteak eta Diciembre bikaineko oroigarri klasikoak tartekatzen dira Mic Mic eta Olga decir bezalako konposizioekin, Paisaje con lluvia piezarekin batera, aurretik erregistratuak zituenak bere Organizing proiektuarekin, orain dimentsio berri bat hartzen dutela jazz garaikidearen sonoritatearekin eta John Scofield, Jaco Pastorius edo Pat Methenyren oihartzunekin. Raul Sainz de Rozasek jazz klasikoko bere idoloak omentzen ditu Alice in Wonderland-ri buruzko aldaerak lanean, bere beste maisu bat ere bai, Joe Passi, Lord Castle piezan, Juan Luis Castaño baterian eta Javier Mayor kontrabaxuan. Falling Grace, Steve Swalow berbisitatu du Raulek bakarka, gitarrajole berriei eskainitako aipuan. Samba do Lidiak agerian uzten du Bossa Nova-k gitarrajolearen sormen imajinarioan utzitako arrastoa da, eta Nine, Nine, Nine esparrurik egokiena da hiru musikarien inprobisazio askerako unean uneko espresioaren bilaketa gisa. Vals de las Nubes Calladas-ek ate berriak irekitzen ditu Granados-etik edo Albeniz-etik abiatuta Al Faro-ra hurbiltzeko, manouche-ren barrena eta Django Reinhardt-i Raulek dion miresmena erakutsiz

Nine, Nine, Nine jazz estetika duen lana da, eklektikoa eta moldakorra. Gitarrajole baten birtuosismotik eta jakinduriatik fakturatutako kolore eta testura ugari bizi dira bertan. Aurreko musika eta musikari guztien eraginpean bikaintasunaren bila era eta molde propioetan dabilen artista dugu Raul Sainz de Rozas.

Disko mota: CD
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com