Ekilibrista

10 

“Ekilibrista”, xumetasun eta arreta handiz landutako disko txiki-handia da. Folk, country eta pop-rock egitura aski ezagunetan mugitzen da Markos Untzetaren ahots hareatsu, sakona eta hain berezkoa. Baina musikari laukotearen fintasunari esker edertasun oso bereziko paisaia lausoak marrazten zaizkigu hitz horien atzean. Protagonismorik eskatu gabe, lagun sendo eta apaingarri dotore beti. Giovanni Zanon gitarrajolea izan du Markosek eskuineko esku grabaketa prozesuan eta 2021 udan Haritz Harreguyren estudioan, ekoizpen lan bikain batetan, Nando Neiraren baxua eta Karlos Aranzegiren bateria izan ditu kide. Giovannik gitarra klasikoko formakuntza jaso du Stefano Cattoni xaisuaren eskutik eta Italiar rock progresibotik dator, bertan besteak beste Malomodo taldean aritu izan da eta EHn Melissa & The Jacks taldearen partaide da ere. Karlosek hamaika talde eta artisten ondoan banatu izan du bere lana: Bide Ertzean, Quique Gonzalez, Rulo, Don Inorrez, Maite Larburu, Erentxun, Mojo Hand. Fernando Neira bere aldetik Ruperren Mugalaria da eta batik bat blues taldeetan (Stay Blues, Mojo Hand) Rafa Berriorekin aritu izateaz gain. Esperientzia eta jakituria ez zaizkie falta eta hirurok errespetu osoz, kantuak aberasteko beti
prest azaltzen zaizkigu.

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2022/10/05
Artista bereko diskak
Agortuta
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com