Itsasotik Iturrira

10 

Itsasotik Iturrira” izenpean bilduta ,12 abesti hauek (taldearen sorkuntza berriak denak, “liliak ihes”-en bertsioa ezik, Ander Garcíak bere iazko “Hiru” diskoan kaleratutakoa baita), Donamariako Jauregian 2018ko martxoaren 10 eta 11n, Josué Pascual-ek grabatutako saioen ondorio dira.

Broken Brothers Brass Band taldekide dugun Ion Celestinoren zuzendaritzapean eta Nerea Erbitiren ahotsaren dotoreziak gidatuta, bi hirukoteen arteko harremanak, antzinako irrintzi, kantu, dantza eta pasadizoak, tronpeta eta perkusio ehundura finetan nahasten ditu, ezustekoz betetako egitura aske eta zirraragarriak marraztuz.

Finean, grabaketa eder honek, historiaren kontzepzio lineala hankaz gora jarri eta estiloa bat edo bestea den, eta nor den noren aurreko edo ondorio galde arazten digu geure buruari. Afrika, New Orleans edota Euskalherriko arbasoen arteko elkarrizketa hau ehunka aldiz entzunda ere beti sekretu berriak argitzen dira.

Beti da estreinakoa.

Entzun:    Azken Agurra

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2018/11/08
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com