Four Birds

10 

 

Four Birds“. Jatorrizko hamaika
konposizio zoragarri dira, hamabi konpasetako Blues zorrotzenetik nabarmen
urruntzen gaituztenak, eta une oro presente egoteari utzi gabe, askoz ere lan
helduago eta originalago batera eramaten gaituztenak, folk, country eta
gainerako betiko musika ukituez eta zaporeez beterik, betiere lanean eta
zirkuituan barrena urte asko daramatzan banda eskarmentudunaren ukitu
pertsonalarekin, eskatutako kontzeptua ezin hobe ezagutzeaz gain, ezin egokiago
erabiltzen baititu emaitza bikaina lortzeko ezinbestekoak diren joko
estilistiko guztiak. Disko hau Audiofeeling estudioetan grabatu da Diego Gracia
soinu ingeniariaren zuzendaritzapean, eta ekoizpena bandaren kontura egin da;
gainera, taldekideek sinatuak dira ia gai guztiak.

 

 “Four
Birds
” une oro dabil akustikoaren eta elektrikoaren artean, taldearen
zuzeneko emanaldietan sarri erabilitako bi kontzeptu maisuki txandakatuz. Hasi
“What else” amerikar folkaren ukitu agerikoak dituen landa eremuko
gai zoragarritik, igaro aldi berean elektrikoa eta bluesya den
“Trouble” gaitik, eta amaitu jazza eta bluesa hein berean biltzen
dituen “She never says she loves me” gaian. “Miss Mean” gaian, bandak
goia jotzen du konposizioaren alorrean, eta pieza country folkaren esparruan
murgiltzen da erabat, sentimendu osoz, disko honetan aurki ditzakegun
harribitxietako bat bihurtuz. “Fish in a bucket” blues elektrikoko
riff ikusgarrian oinarritzen da, Pepe Vazquezen bakarkako gitarra pasarte
sutsua da, une batzuetan ia funk bihurtzen den tentsio erritmiko ezin biziagora
iritsi ondoren berriz ere “Romantic Films” eta “Things that
really Count” gai zoragarrien soinu akustikora itzultzeko. “Four
Birds” autobiografikoan banda itzuli egiten da Blues bizienaren
jatorrietara “Driving down the hole” piezara iritsi eta “Wayfaring Stranger” piezarekin
(taldeak konposatua ez den gai bakarra) eta “Looking for a Gig”
country bluesarekin amaitzeko. 

 

Leku perfektua, Bluesatik abiatzen diren eta amerikar musikaren beste
tradizio asko esploratzen dituzten sustrai musikalak biltzen diren
bidegurutzea. “Four Birds” izeneko lana, funtsean eta forman Blues
Whale
izeneko bandaren berezko nortasunaren emaitza.

 

 

 

 

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2019/09/14
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com