Hypnotic Stomp

10 

Disko pindartsua, eskola zaharraren dotorezia eta zapore eklektikoarekin. Ahalmen hori erraz nabaritzen da Iker Pirisek idatzitako Wilsons Theme instrumentalean, Soul, Funk eta R & B uztartuz eta Something for Nothing, Billy Emerson abeslari eta konpositorearen kantu originala, Jump Bluesaren pultsuraino eramaten gaituela

Billy Emerson abeslari eta konpositorearen Something for Nothing bezalako piezatan. Azken aldietako gitarristarik dirdiratsuenetan eta sortzaileenetan kokatzen den Iker Pirisek The hypnotic Stomp sinatzen du, Fredi Pelaezen eskutik jazz trantsizioekin basamortuko surfaren mugak inguratuz, Andy Martinen lanari esker latin zapore sotila dariola. Joe Morris tronpetistak idatzitako Shake a Hand lanak, batetik Chris Ruest musikari iparramerikarraren laguntza duela, bestetik Ikerren ahotsaren gaitasuna duela, hirukotearen Soul eta Gospel asmoa erakusten digu kantu mitiko hau birsortzeko orduan. Pirisek Cookin sinatzen du Chris Ruest-en ahotsaren ekarpenarekin berriro, Boogaloo eta R & B jai giroaren erdibidean dagoen pieza. Blues bizigarrienean dabiltza Kidney Stew eta Pausoz Pauso (Wilsons shuffle), beren alderdi eklektiko eta mestizoena erakutsiz Tristura (Tristeza) mambo latinoan. Grant Green gitarrajole mitikoaren Ain ‘t It Funky Now ematen diote amaiera diskoari, Pee Wee Craytonen I love You So bonus track gisa oparituz.

Lan horrek guztiak organ hirukoteen urrezko garai magiko hartara garamatza. Talentuz eta zintzotasunez egindako musika ordukoa. Eskola zaharra eta bere dotorezia. The Wilsons Organ Triok bere egiten du letra larriz Jimmy Smithen aipu zaharra: “Jazza musika zintzoa da, ezin duzu gezurrik esan jotzen duzunean, jotzen duzuna zarena delako”.

Disko mota: CD
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com