Matabuenapura

15 

Urteetako heltze prozesu motel baten ondoren, Monicak bere estreinako diskoa plazaratzeko unea iritsi zaiola erabaki du. Berezko konposaketa eta bertsio bitxien artean dotorezia osoz nabigatzeko aukera ematen dion ahots zoragarri baten jabe baita. Hondartzako arrats baten moduko ahots berotsu eta barea. Emeki urruma etengabea egin arren, ez da inoiz  beste soinuen gainetik inposatzen. Abesti  guztien argia eta gidaria da, baina ez gaitu inoiz itsutzen eta lagun dituen instrumentuei arnas hartzeko espazioa ematen die, nota eta ehundura musikalen arteko harremana, gozamena eta inprobisaziorako jokoa ahalbidetuz beti. Iturri aski ezagun eta guztiz onartuetatik edaten du bai, baina diskurtso guztiz pertsonala eta garaikidea eraikitzeko gai da, aldi berean. Diskoan, Maria Joao, Camila Meza, Bill Frissell edo Paul Motian moduko artisten arrastoa sumatu dezakegu. Soleá kutsuko jazz modala aurki dezakegu eskoziar folk balada batena, baita espainiar abesti tradizionalari eginiko omenaldi eder bat ere, “Ojos Verdes” kantuan. Sustrai musikalen ezagutza sakona eta haienganako errespetu osoa birrasmakuntza eta ezustekorako gaitasun bikain batekin elkartzen dira hemen.

Madrileko Goi-Kontserbatorioko Musika sortzaile zentroan “jazz-interpretazio-ibilbide” arloan goi tituluduna, Mónica Matabuena getxotarra , hamar urte baino gehiago daramatza ahotsaren erabileran formakuntza etengabean eta CINEMA, JOAO edo LAS NEGRAS DEL 45 moduko proiektuetan murgilduta. Horrez gain, Institute for Vocal Advancement ospetsuko irakasle zertifikatua da eta abeslarien heziketa integralerako zentro baten zuzendaria ere.

2022ko Maiatza eta Abenduaren bitartean, Madrileko Camaleón Music estudioan grabatua eta Mariano Miguez-ek Buenos Aires-eko Ideo Music-en nahastuta, “Matabuenapura” diskoan hurrengo musikariak aurki ditzakegu:

Marco Martinez, Asturiasko Musika Goi kontserbatorioko gitarra klasikoko tituluduna eta goi ikaskuntzatan Musikenen, Oviedoko Musika Moderno eta Jazz eskolako irakaslea da eta Sieroko inprobisazio seminarioko zuzendari pedagogikoa 2005 geroztik eta  Quatro Jazz Quartet, Cinema, Groovelation, Marco Martínez Special Trío, Conexión 4tet edo Eladio Díaz Control Z moduko proiektuetan parte hartu du. Miguel Benito, 30 urtetik gorako esperientzia pilatzen duen bateria polifazetikoa eta milaka proiektuetan aritua, hala nola Bob Sands, Antonio Serrano, Daniel Juárez, Chris Kase, Jerry González edo Deborah Carter, jazz mundua aipatzearren eta  Xoel López, Andy Chango, Mercedes Ferrer o Coque Malla pop munduaren aldetik.  Ander Garcia bizkaitarra ezbairik gabe, egungo eszenako kontrabaxu jotzaile bikainenetako bat eta hau ere ospe handiko musikarien ondoan aritua, haien artean Jeff Berlin, Rodney Kendrick, Rhonda Ross, Jorge Pardo edo Perico Sambeat direlarik, musikari ipurterrea, era guzietako taldeetan aritu izan da gainera, jazz eta musika latino-amerikar fusiotik ULucia Rey Trio), R&B, Hip-Hop (soul commanders), rock (Sonica, Angel Celada, Jose Bruno) edota Pop-era (Gato Charro). Euskal musika jazz eta inprobisatze eremutara ekarriz berak bideratutako proposamenak ahaztu gabe.

Diskoa ixten duen pieza finean, Chris Kasek bere fliskorno delikatua dakar “Ae Fond Kiss” abestira. Guztiz liluratuta inoiz utzi nahi ez dugun eskoziar paisaia eder baten agur goxoaren moduan jasotzen dugun muxu handia.

Matabuenapura izenpean Mónica Matabuena kantariak estraineko garbi eta dotorea eskaintzen digu goi mailako musikariak lagundurik.

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2023/05/01
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com