Seed of love

10 

800×600

Normal
0

21

false
false
false

ES
X-NONE
X-NONE

MicrosoftInternetExplorer4

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”,”serif”;}

 

Estatuko bluesaren esparruaren barruko historiaz
hitz egin behar bagenu, urteetan zehar egindako lana, artea eta musika
ibilbidea nortu behar bagenitu eta putzuaz honaindiko bluesaren erregina
handien oinordekotzari izena jarri behar bagenio, ez genuke zalantza izpirik
izango, Big Mama Montse litzateke
izen hori. Izen hori dagoeneko sakon iltzatuta dago zaleen memoria kolektiboan,
ia 30 urteko ibilbide oparoaren ostean, dibulgaziozko lan gaitza egin ondoren,
hogeitik gora disko kaleratu eta ezin konta ahala sari jaso eta milaka
kilometro egin eta gero bluesak duen erreferentzia nagusietako bat baita gaur
egunean penintsulan.

Eta arte ekoizpena, antzezlanak eta konposizioa
gitarra jotzaile gisa egindako ibilbide luze bezain nekaezinarekin uztartzen
dituen generoaren baitako balio handiez hitz egin behar bagenu, birtuosismoa,
freskotasuna eta talentua uztartzen dituzten balioez hitz egin behar bagenu, ez
genuke dudarik egingo, Tòfol Martínez
litzateke izena.

Bi esparru horietako alderdi onenek partekatzen
dute proiektu hau. Eurek ekoitziriko diskoa da, Lluís Costak grabatu zuen
2016ko abenduan Soundclubstudio estudioetan. Lan hau apailatzeko Kataluniako
agertokiko eskarmentu handiko bi musikari izan dituzte lagun, Isaac Coll baxu jotzailea eta Andreu Moreno bateria jotzailea, hauek
ere laukote kideak baitira. Generoaren ortodoxia dute abiapuntu, baina
sorkuntzaz eta eklektizismoz beteriko txango batera gonbidatzen gaituzte
jarraian, une oro agerian utzirik Big Mama Montseren konposizio lan aparta eta
Tòfol, Isaac eta Andreuren aldakortasuna, gustu ona eta lan bikaina.

Diskoari izena ematen dion gaian, “Seed
of love
“, aipagarriak dira ahotsak, funkaren ukituak dituen
bluesari lotutako letra bikainak, sekzio erritmikoak moldaketetan egindako lan
aparta eta gitarrek eskainitako lan ezin hobea. Jarraian “Act right”
aurkezten digute, Wynona Carr handiaren klasikoaren moldaera zoragarria,
jatorrizko gospelaren funts ezin saihestuzkoarekin baina bandaren ukitu
eguneratuarekin. Big Mama Montseren sinadura darama hurrengo gaiak,
“Howling on the ground”, shufflearen eta swing bizienaren arteko
bidean, baita “Sex appeal” funk erakargarriak ere, The Meters taldeak
berak ondutako erritmo ezin egokiago batez apailatua balitz bezalakoa bera. Era
berean, aipatzekoa da “Tell me why you look so evil” slow landua,
aldaera ugarirekin, ahots pasarte biribilarekin eta soilik gitarra sutsuak
hartzen duen tartearekin, “No words on the line” gaiari leku egin
baino lehen. Jarraian “Peace to the world”, Trade Martinek idatzia
eta generoko izar handiek, besteak beste B.B. King handiak, moldatua. “No
more tears & pain” gaiak agerian uzten dizkigu Tòfolen aldakortasuna
eta gustu ona bere lana betetzeko unean, eta beste horrenbeste gertatzen da
“New day Blues” slow eklektikoarekin; biak ala biak dira Big Mama
Montsek sinatutako lanak. Eric Bibbek idatziriko “Don´t let nobody drag
your spirit down” shuffleak funtsean abesti handiak maite dituen banda bat
uzten digu agerian. Kermit Ruffinsek idatzitako “When I die you better
second line” zoragarriak –aipagarria da Tòfol Martínezek dobroarekin eta
nabarmentzekoa maisutasunez egiten duen erakustaldi aparta– amaiera ematen dio
nazioartean oihartzun handia izan dezakeen bilduma honi.

Generoaren ikuspegia galdu gabe eta aurrera
egiteko moduko oraina eta esperientzia, talentua eta gustu ona biltzen dituen
blues disko bat bilatu behar bagenu “Seed of Love” litzateke haren
izenburua, eta Big Mama Montse . Band litzateke hura burura eramateko taldea.

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2017/03/15
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com