Since 1993 – 25 urte

10 

Normal
0

21

false
false
false

ES
X-NONE
X-NONE

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:8.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:107%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-language:EN-US;}

                De Diego anaien
disko berri hau entzunda,  “etxean
egotearen” sentsazio ezin atseginago hori sentitzeko aukera izan dut ez
gutxitan, hizki larriz idatzitako jazzarekin, denboraz gaindikoa bezain
estimulagarria den jazzarekin, gozatzeko aukera. Bluesy ukitu horiek, groove
tematia eta konposizioa osatzen duen materialaren erakarria, bikotearen bertute
gutxi batzuk baizik ez dira.  Eta
taldearen sonoritate trinkoa dugu, batera arnasten duena eta une oro argi duena
nora doan eta nola sortu behar duen gai bakoitzari dagokion giroa. Funk ukituak
agerikoak dira Macarrones con David L.
gaiaren hasierako konpasetatik, eta giro horrek gozoki blaituta dugu album
osoa. Bereziki hunkigarriak dira gai lasaienak, esate baterako, Yeah, Amor
crónico
eta Mikro, bikain landuta eta barru-barrutik iristen zaizun
soul horrekin blaituta. Bestalde, erritmo bizieneko gaiek agerian uzten dute
aniztasuna, hortxe ditugu Roc’s blues
azkar bezain indartsua, Gostrondiko
gaiaren eraikuntza erritmikoa eta Me
niego
gai zoragarria, inolako zalantzarik gabe bati baino gehiagori
gogoraraziko diona 60. urteetako Milesen bosteko ahantzi ezin haren alderdirik
funkyena (Hancock eta Tony Williams sekulakoak egiten).

                Musikari
beteranoak dira Juan eta Víctor de Diego
bilbotarrak, eta euren ibilbideak nolabait ere paraleloan garatu dira, hori
bai, bakoitzaren nortasun biziari dagokion erlaitzetan barrena. Jazzaren
aurreko maitasun saldu ezina partekatzen dute, baita musika ohiko lekuetatik
kanpora egiteko gaitasuna ere, sustrai sakoneko musika egiteko, betiere zerbait
planteatzen duen musika egiteko, eta ez alferrikako musika. Bakoitzak bere
aldetik eta elkarrekin egindako ibilbidea dute erakusgarri. Baina erne disko
honetan dituzten bidaideekin! Niretzat sekulako aurkikuntza izan da Abel Boquera, Vilanova i la Geltruko
pianista; Victorrek eta Juanek bezala, Bartzelonan eman ditu azken urteak, eta
nagusitasunez eta ezin hobe gobernatzen du Hammond B3-a (baxuen pedalen teknika
zaila barne), gisa honetako diskoak berezko dituen giroak  sortzeko unean ezinbesteko dena. Zoragarriak
dira bere bakarkako pasarteak: nahikoa dugu
Roc’s
gaia entzutea, barnean daraman musikaria agerian uzteko. Guztiok
bagenekien  Caspar St. Charles londrestarra baina Bartzelonan bizi dena bateria
jotzaile aparta eta handia dela. Izan ere, bereziki ditut gustuko bera bezalako
musikariak, molde askotara egokitzeko eta taldeari eta musika zuzendaritza
desberdinei betiere sendotasuna eta kolorea emateko gai direnak eta une oro
bere nortasunari eusten diotenak.

Disko mota: CD
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com