Termodinamika Itzulezina

Sensei Music Ensemble 7 musikariz osatuta Avishai Coheni egindako omenaldi moduan 2020an eman zion hasiera. Baina orain, beste pauso bat eman du aurrera eta 10 kideetara hedatu du Alexek, 3 ahots gehituz eta doinuetan halako sentsualitate melodiko dantzagarri eta gozagarri bizia iradokiz. Une honetan, beraz, musikari apart hauetan oinarritzen da ekimen berezi hau: Alex López “Sensei” bera (kontrabaxua eta ahotsa), Carla Sevilla (ahotsa), Hilario Rodeiro (bateria eta perkusioa), Raquel Roche (ahotsa), Rubén Salvador (tronpeta eta fliskornoa), Estíbaliz Moyano (ahotsa), Raúl Vera (gitarra akustikoa eta elektrikoa), Irantzu Garamendi (zeharkako txirula eta ahotsa), José Luis Canal (pianoa) eta Julen Izarra (saxofoi sopranoa, altua eta tenorra). Hortaz gain, Iñaki Plaza eta Kepa Calvok gonbidapen berezipean egiten duten txalapartak eta perkusioa ekarpena dugu ere. Ikaragarrizko taldea eta ikaragarrizko aniztasuna eta erronka, baina Alexen zuzendaritzapean eta bere bisio berezi eta dotoreaz gidatuta, naturaltasun osoko izaki organikoa bihurtzen da taldea. Aurrerapen bezala ekarri dizkiguten hiru kantu kutsakor hauen aberastasun polirritmikoak ez du zalantzarako lekurik uzten.

Hiru abesti hauetaz gain datozen hilabeteetan pixkanaka plazaratzen joango diren beste abesti berri batzuez gozatzeko aukera paregabea izango da.

HEMEN NAUKAZU

AFRIKAKO EKIA

 

Disko mota: EP, Digitala
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com