Kontzertuak kargatzen

« Kontzertuak guztiak

Martins Aneiros Band

20 uztaila|7:00 pm-11:00 pm

Martins Aneiros Band. Con máis de vinte anos sobre os escenarios, o grupo de Víctor Aneiros e Paula Martins presenta este verán no Courel o seu disco Rain. Na súa música hai blues, funk, soul e tamén jazz.

Musikari asko dago berezko nortasuna duena, aurreneko entzunaldian nabarmentzen direnak, koherenteak, benetakoak, arrakastara zerk eramango dituen dakitenak. Nor bera izatearen arrastara. Azpi marmarrari eta laminen kantuei entzungor direnak, filosofia hori bera mamitzen duten beste musikariekin nor bera izatearen garaipena partekatzera buru-bihotzez emanak.

Bere talentu artistiko nabarmenaz gain, Victor Aneirosen ibilbide musikalaren bereizgarririk bada, eman duen pauso bakoitza bideratzerakoan izan duen erabakitasuna eta koherentzia dugu. Zortzi disko argitaratu eta ehunka emanaldi egin du han-hemen. Gitarrajole eta konpositore galiziar honek  bidezko eskubidez lortu du erreferentziazko figura gisa goraipatua izatea, bere ibilbideari kutsu berezia emanez, eta ibilbide horren goreneko mailara iritsi da Rain proiektu berri hau martxan jartzearekin Paula Martins abeslaria alboan duela. Martins  oholtzara agermen ikaragarriz datorren artista dugu, ahots malgutasun aparta dauka eta Big Bottom Band bezalako proiektuetan aritu zaigu luzaz. Aneirosen ohiko kolaboratzailea 2008az geroztik –Héroe Secreto diskoan Unha noite na eira do trigo galiziar emigrazioari egindako ereserkiaren bertsioa egin zuenetik alegia.

Rain disko hau osatzeko Marcos Sanchez (bateria), Fran Rey (teklatuak), Victor Gacio (baxua) eta Alejandro Masafret (baxua) batu dira. Victor Gaciok grabatua Bajo Cero estudioan, Rainek oso ekoizpen zaindua du Aneirosen ardurari esker, eta estilo honetan eska daitekeen espiritu organiko eta zuzena ematen dio grabaketari. Disko honetan ezin hobeto azaltzen dira Martins/Aneiros tandemak sinatutako konposizioak eta baita beste artista batzuen bertsioak ere, blues garaikidearen esparruan Soul, Funk edo Rocketik ibiliz Boring gentleman lehen gortetik, Bluesa eta Rockaren erdibidean eta funk erritmoan Mike Wheeler Chicagoko abeslari, gitarrista eta konpositorearen I can’t do that erberrituz. Tenpo erdiko Rain eta You are a liar, biek ere Victor Gacio baxuan dutela, bikotearen sinadura dakarte Etta Jamesen espiritu energetikoa Blues is my business klasikoan txertatuz. Martins Aneiros Bandek konposizio oreka perfektua aurkitu du Healthy lifestyle piezan, Fran Rey teklatuekin eta Victor Aneirosen gitarrarekin paregabeko. Martinsek proposatutako ahotsaren bermeak eta Marcos Sanchezek bateriari eta Alejandro Masafretek baxuari egindako eraso erritmiko akatsgabeak beste dimentsio batera igotzen dute Jump Blues Hey Bartender taldearen esentzia zaharra. Just to love-k soinu propioa eta pertsonala aldarrikatzen duen proiektu baten kontzeptu orokorra pertsonifikatzen du neurri handi batean. Lan honek bere ildoetan zehar zabaltzen dituen eragin eta ezusteko atseginen katalogoa Cropper/Floyd-ek konposaturiko Knock on wood-ekin eta Rick Estrin harmonizista iparramerikarraren Don ‘t put your hands on me abestian gauzatzen da.

 

Rain benetako logikatik asmatutako lana da, blues, soul, rock edo funk estiloak erabiliz. Martins Aneiros Band doinua berez dakarten musikariek osatutako taldea da, koherentea, arrakasta beti nor bera izatean datzala dakiten horietakoena.

 

———————————————

La Martins Aneiros Band surge de la unión de la cantante Paula Martins, quien fuera voz de la Big Botton Band, y de Víctor Aneiros, guitarrista gallego que suma ya ocho discos a sus espaldas.

El pasado verano la cantante apareció como invitada del grupo del ferrolano en sus actuaciones en el Fisterra Blues Experience y el Discalzos polo Festival, aunque el inicio de esta alianza musical se remonta a hace más de una década. En “Heroe Secreto”, el disco que Aneiros publicó en el año 2008, ya pudimos escuchar su guitarra acompañando a la voz de Martins que entonaba el himno de la emigración gallega “Unha noite na eira do trigo”. Ahora, junto al batería Marcos Sánchez y el bajista Víctor Gacio, se embarcan en un nuevo proyecto conjunto interpretando un repertorio de temas propios y clásicos del blues, rock y soul.

 

Xehetasunak

Data:
20 uztaila
Ordua:
7:00 pm-11:00 pm

Egoitza

Seceda do Courel, Festival
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com