Kontzertuak kargatzen

« Kontzertuak guztiak

  • Kontzertua hau amaitu da.

AMY la chica detrás del nombre

23 azaroa, 2023|7:00 pm-10:00 pm

BLUES HOTSAK programa

Zaila da Amy Winehousen bizitzako azken urteak berrikustean tristura sakon batek ez jotzea. Erlauntz orrazkera hura drogaren eta alkoholaren gero baino gero mendekoago bihurtu ahala nahaspilatzen zelarik, egunkari sentsazionalistek  barrutik eta azaletik zimeltzen ari zen  pertsona baten irudia eman zuten lehen planan. Amyk 27 urte besterik ez zituen 2011ko uztailean alkohol-intoxikazioak hil zuenean. Bere bizitzako azken bost urteak elikadura-nahasmenaren aurka borrokan eman zituen, portaera erratikoan, kontzertuak bertan behera utziz eta lege mailako arazoekin. Hori guztia jazz, pop, soul eta R & B-ren nahasketa eklektikoa osatzen zuen bitartean, bost Grammy jaso zituen maisulanagatik 2007ko Back To Black diskoarekin.

 

Bere heriotzaren hamargarren urteurrenean, 2021ean,  historia berreskuratu nahi izan zuen BBC kateak. Dokumentala Amy Winehousengana hurbiltzen da bere zirkulu intimoenen bidez. Familia artxiboetarako eta aparteko musika emanaldietarako sarbidea izanik, kontakizun pertsonal hau ikuspuntu subjektiboa da, baina, era berean, balio artistiko handikoa. Historiara igaroko den emakumearen nortasuna eta talentu indartsua apur bat gehiago ulertzen laguntzen du. Hil eta hamar urtera. Sortu zenetik 40 urte igaro direnean. Asif Kapadia zuzendariak landutako film dokumentala.

Xehetasunak

Data:
23 azaroa, 2023
Ordua:
7:00 pm-10:00 pm

Egoitza

Soraluze, Herriko Antzokia
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com