Kontzertuak kargatzen

« Kontzertuak guztiak

  • Kontzertua hau amaitu da.

Amythology

26 azaroa, 2023|7:00 pm-10:00 pm

Amy Winehouse (Londres, 1983 – 2011) britainiar soul konpositore eta abeslaria dugu, genero honetako pertsonaia handienetako bat izana azken urteotako historian . Interpretazioan eta ahots-teknikan trebatu zen, eta hamar urteko zelarik Sweet ‘n’ Sour izeneko  banda sortu zuen rap amateurraren barruan.  Hamalau urte betetakoan gitarra jotzen eta lehen abestiak konposatzen hasi zen. Aurreneko diskoa 2003an kaleratu zuen, Frank Sinatrari egindako omenaldia. Harrera bikaina izan zuen kritikaren aldatik. Amy Winehousek arrakasta itzela izan zuen 2008ko Grammy sarien banaketan. Bere diskografiako bigarren albumak, Back to Black, hamarkadako disko onenetakoak, bost sari jaso zituen. Hiru urte geroago hil zen, droga, alkohol eta bere nortasun autosuntsitzailearen biktima, karrera hondatze aldera zuela.

Amythology, beraz, musika beltzaren azken diba handia izan zen Amy Winehouseren omenaldi gisa sortu zen. Ahozko soul-jazz klasikoaren soinua eta mamia hizkera eta ikuspegi garaikidez uztartzeko gai izanik, Amy Whinehousek kritika eta publikoa laudorio amankomunean ados jartzea lortu zuen. Hil zenetik  bost urtera baino lehen, bere errepertorioa osatzen duten abestiak garai guztietako musika beltzaren klasikotzat hartu ziren.

Amythology 2015ean Madrilen sortutako tributuzko taldea da, Amy Winehousen ondarea azaleko imitazio hutsa saihestuz leialki eta zintzoki interpretatzeko.  Zortzi taldekide dira, eta Britainia Handiko artistak zuzenean eskaintzen zituen instrumentazioa eta errepertorioa errespetatzen ditu. Madrilgo musika munduan ibilbide luzea duten musikariak ditugu denak, besteak beste Cromática Pistona, The Groovin’Flamingos, Skalone eta Sunnare taldeetan trebatuak. Taldeko buru Errukine Olaziregi donostiarra

Errukine Olaziregi AHOTSA Daniel Cabrera GITARRA Félix García BATERIA Juan Barroso BAXUA Pablo Ros TEKLATUA

Rosa Verdugo TRONPETA Javier García SAXO TENOR Costanzo Laini SAXO BARITONOA

Xehetasunak

Data:
26 azaroa, 2023
Ordua:
7:00 pm-10:00 pm

Egoitza

Soraluze, Herriko Antzokia
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com