BARRENCE WHITFIELD & MFC CHICKEN
22 azaroa| 7:00 pm - 9:00 pm
Barrence Whitfield Bostongo shouter handia eta MFC Chicken, Londresko party rock’n’roll zein garage soul musikaren erakusle nagusiak, rock, roll eta rhythm and blues dosi basati batekin itzuliko dira. Barrenceren ahots indartsu eta nahastezina primeran uztartzen da MFC Chickenek bakarrik eskaintzen dakien rock’n’roll koipetsu eta hegaztien energiaz beteriko horrekin.
Barrence Whitfield artista basati eta indartsua da, 40 urte baino gehiago daramatza ahots interpretazio leherkorrak eskaintzen, jardunean eta forma betean. The Savagesekin zein bakarka, Barrencek beti ematen du oro, eta orain frat rock and roll MFC Chicken talde bikainaren laguntza du. Barrenceren lehen garaietako errepertorioa errepasatuko dute haiekin, The Savagesekin batera ibilbidea hasi zuenean.
Barrence eta Spencer Evoy, MFC Chicken taldeko liderra eta saxofoi jolea aspaldiko ezagunak dira, askotan egin dute lan elkarrekin; aspaldi ez dela Spencerrek gonbidatu gisa parte hartu zuen Barrenceren azken LPan, Savage-ekin Glory saxo baritonoa jotzen eta Europan eta Estatu Batuetan egiten zituen biretan laguntzen.
Ia lau urte daramatzate elkarrekin (kontzertuak Erresuma Batuan, Italian, Espainian, Euskal Herrian, Suedian eta Finlandian) beren errepertorio klasikoa berrinterpretatzen ezkutuko bitxi berri zein gozoekin batera… CHICKEN WHITFIELD Esperientzia dutela izendapen.
