Kontzertuak kargatzen

« Kontzertuak guztiak

  • Kontzertua hau amaitu da.

Family Folks

23 ekaina|2:00 pm-9:00 pm

Berriro ere, itsasoa protagonista harturik bizitzaren arlo guztietan ezinbesteko hil eta bizi prozesuaren alegoria gardenean, Bosco Hillek (ahotsa, gitarra akustiko eta elektrikoa, banjo eta perkusioa), Ruben Xuarezek (ahotsa, gitarra elektriko eta akustikoa, mandolina, perkusioa) Xabier Viéitezek (teklatuak, karilloia eta koruak), Jorge Lorrek (baxua eta korua) eta Rufus El Guarrok osatzen duten bandak etenik gabeko garapenak markatutako ibilbidea sendotzen duen lana eskaintzen digu. Oraingo honetan espiritu eklektikoagoan eta are esperimentalagoan. Bandaren soinu katalagoa osatzen zuten tresnek leku eman diete tekladuari, gitarra elektrikoari eta baita thereminari ere zenbait tematan. Proposamen berri bat, interesgarria zinez.

Zuzenean grabatua, bandarekin ekoitzia eta Pablo Iglesiasek Vigoko Radar estudioetan masterizatua, NAUFRAGE hau Oscar Avendañoren (Siniestro Total, The Bo Derek’s) eta Paulo Pascualen laguntzaz egina da (Camarada Nimoy, Modulador de Ondas). Bandaren garapen puntutik haratago, disko honetan ez zaie ahaztu benetako helburua, alegia, kantu ederrak egitea.

Xehetasunak

Data:
23 ekaina
Ordua:
2:00 pm-9:00 pm

Egoitza

Portonovo, Kannion Surf
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com