Kontzertuak kargatzen

« Kontzertuak guztiak

  • Kontzertua hau amaitu da.

GISELE JACKSON & The Shu-Shu´s

25 azaroa, 2023|7:00 pm-10:30 pm

Gisele Jackson Howardeko Unibertsitatean lehen urteko ikaslea zeneko, Washington D.C.ko agertokiak ondo zapalduak zeuzkan bere soul klasikoko bandarekin. Brooklynen etxekotu aurretik, Giselek “Raelette” antzeko bira egin zuen bere ibilbidearen gorenean zegoen Ray Charlesekin, eta geroztik paregabeko Donna Summer edo James Brown “aitapontekoa” mailako mitoen lankide izan zen.

Hemezortziren bat lurrandetan jo du Gosel Jacksonek Ipar Amerika, Asia, Europa eta Afrikan zehar. Bakarka aritu da AEBko jazz klub nagusietan, Tito Puente, Bette Midler, The Commodores, B-52 eta musikako izendun ugari telonatu du. Hollywoodeko sarien estreinaldi eta zeremonietan ere parte hartu ohi du, eta pantaila handian abeslari ageri zaigu “First Wives Club” filmean . Bera izan zen, bestalde, Bill Clinton lehendakari izendatzeko zeremonian abestu zuena.

Mundu osoan bere “Love Commandments” dantza klasiko lanak izan zuen arrakastaren ondorioz, diva mailara igo zuen Billboard aldizkariak.

Singleak hirugarren  postua lortu zuen Billboardeko dantza zerrendan, house eta dance musikaren olinpora katapultatuz. Antzerkian ere loria izan du, besteak beste Effieren rola betez “Dream Girls”en, Bessiena “Life & Death of Bessie Smith”en, Evilenena “The Wiz”en, Luttibellena “Purlie”en eta Frankiena “Carmen Jones”en. Telebistan ere ikusgarri izan da, Johnnie Walkerrentzako mundu mailako kanpaina komertzialean barne.

The SHU-SHU´S

Dave Wilkinson Gitarra

Abel Boquera Hammond Organoa

Caspar St. Charles Bateria

Hiru taldekideok hamar urte baino gehiago daramatzate elkarrekin elkarlanean, ehunka emanaldi egiten dituzte lurralde nazional eta nazioarteko klubetan, eta Ray Gelato, Brian Jackson, Gisele Jackson, George Braith, Sharon Jones edo Charlie Wood bezalako nazioarteko artistekin ere kolaboratu dute.

 

Xehetasunak

Data:
25 azaroa, 2023
Ordua:
7:00 pm-10:30 pm

Egoitza

Soraluze, Herriko Antzokia
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com