
HILARIO RODEIRO Quinteto
24 urria|8:00 pm-11:30 pm
Hilario Rodeirok ibilbide luzea du Gordon Lee, Sabine Kühlich, Chris Kase, Bob Sands eta Deborah Carter artisten kolaboratzaile gisa. Bestalde, Euskal Herrian bizi den bateriajole, ekoizle eta konpositore galiziar honek Pamplona Jazz Orquesta, R.S. Faktor, CiTriC eta Los Wachisneis bezalako proiektu ospetsuetan ere hartu izan du esku. Bere grabaketa lan oparoak grabazio saio ugaritara eraman du, lider gisa egindakoak nabarmen direla: Transoceánica (2017), Respira (2022), Cosmic Latte (2018) eta Lila no Ceo (2020), azken biok Tnuk eta Anosmic ezizenez sinatuak. Dantza garaikide arloko konposatzaile, Orígenes, Gorputz Elektrikoa, Transoceánica (Dínamo Danza) edo Nikola (Atalak) ikuskizunetarako musika sortu du. BBK Saria disko onenari (R.S. Faktor, 2012), V. Bartzelonako Jazz Lehiaketa (Citric, 2009) eta Musika Akademia (Mama Cabra, 2006).
Pausa Beasaingo Pottoko estudioetan egina da, Fredi Pelaezek grabaketa, bateraketa eta ekoizpenaren ardura hartzen zuela Hilario Rodeirorekin berarekin. Hartzidura prozesu luze baten ondoren sortu zen Pausa, lau musikari eta ohiko lagun diren Juan de Diego tronpetan eta filiskornoan, Eneko Dieguez saxo altuan, Julen Izarra saxo tenor eta sopranoan eta Kike Arza kontrabaxuan kolaboratzen zutela. Tresna armonikorik erabili gabe jarduteko erronkari aurre egin zion bostekoa, espazio hutsak sortuz eta lehentasuna emanez unean unekoari, aldiro.
Emozioan sakontzen duten hamar piezek osatzen dute Pausa, denak Rodeirok sinatuak 2023an zehar eta egunaren aldi desberdinek, une mehek eta ikusten dakienak eragindakoak. Konposaketa hauek free jazz edo experimental jazz deiturikoetan koka litezke, baina popetik jazzera, ganbera-musikara edo folklore tradizionalera doazen iturrietatik hartzeaz gain, birtuosismo instrumentalean baino areago zentratzen dira poesia interpretatiboaren aurkikuntzan.
