Kontzertuak kargatzen

« Kontzertuak guztiak

  • Kontzertua hau amaitu da.

JOHN NEMETH & The Blues Dreamers

12 uztaila|10:00 pm-11:30 pm

Laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, eta Idahoko patata zelaien lokatzean hazten ari zela, garai hartako hip hop eta rock taldeen soinuek erakarri zuten John Nemeth nerabea. Tom Moorek lagunak Junior Wells eta Buddy Guyren Hoodoo Man Blues abesti klasikoa ezagutzera eman zion arte.

Oraindik ere Boise eskualdean talde mitikotzat hartzen den Fat John & the 3 Slims sortu zuten bi lagunek. Oso luzera gabe grabatu zituen Johnek bere lehen lanak, The Jack Of Harps (2002) eta Come And Get It (2004) , Junior Watsonekin eta bere bandaren laguntzaz, beraiekin jotzen baitzuen.

Nemeth San Frantziskora joan zen bizitzera 2004an, eta bi urteko aldi gazi-gozoa dastatzeko aukera izan zuen Anson Funderburgh & The Rocketsekin, Sam Myers gaixotuaren ordezko. Johnen talentua ez zen oharkabean geratu, laster sinatu zuen grabatzeko kontratua Blind Pig Recordsekin. Zigilu honetan egin zuen debuta Magic Touch (2007) izan zen, Anson Funderburghek ekoitzia eta Junior Watsonek gitarraren ardura zuela. Zaletuen eta hedabideen erantzun sutsua jaso zuen, bluesaren ahots berri gisa goraipatu zuten.

2008an, Elvin Bishopekin sinatu zuen kontratua zenbait emanaldi egiteko eta lau ahots pistarekin Grammy sarietarako izendatua zuten Bishopen beraren The Blues Rolls On albumean parte hartzeko. Blind Pig zigiluan beste bi disko kaleratu zituen John Nemethek, Love Me Tonight (2009) eta Name The Day (2010). Biek Blues Music Awards sarietarako izendapen sorta luzeari ekin zioten, eta 27ra iritsi ziren azken zenbaketan.

Johnek bi sari ere irabazi zituen Blues Blast Music Awards-etan: Artista berriaren estreinako grabaziorik onena eta Sean Costello Rising Star Award. Johnek 2012an bere kasa kaleratutako zuzeneko bi albumekin jarraitu zuen: Blues Live eta Soul Live. 2013an, Memphisera aldatu zen (Tennessee), eta sozio bihurtu zen Scott Bomar ekoizlearen Memphis Soul talde klasikoan, The Bo-Keys, jatorrizko soulen   album bat sortzeko, Memphis Grease (2014 Blue Corn). BMA 2014 irabazi zuen Soul Blueseko Gizonezko Artistarik Onena, eta 2015ean Soul Blueseko Disko Onena Memphis Grease albumarekin.

Nemethek Feelin Freaky kaleratu zuen 2017an Memphis Grease zigiluan eta Luther Dickinsonek ekoitzia. Urte horretan bertan, The Love Light Orchestra John Nemethekin izeneko proiektuaren partaidea izan zen, Memphiseko Bar DKDC taberna gogokoenetako batean zuzenki grabatua. Hamar kideko banda hura Joe Restivo gitarjoleak, John Nemeth abeslariak eta Marc Franklin moldatzaile eta tronpetajoleak sortu zuten hasiera batean.

Nemeth Electraphonic-era itzuli zen 2019ko abenduan The Blue Dreamers musikari gazteen talde zailduarekin, sustraiak zingiran zituen hegoaldeko saio zaratatsu baterako. Saio horren emaitza hamargarren diskoa izan zen, Stronger Than Strong. Harekin egin zuen debuta Nola Blue Records-en, eta BMArako izendapena lortu zuen Blues Garaikideko Diskorik Onena gisa. Urte hasieran The Love Light Orchestraren estudioko lehen albuma kaleratu zuten Restivo, Franklin eta Nemethek, Leave The Light On, Nola Bluen hau ere. Eta 2022an Nemethek Bokalista Onenaren BMA saria eraman zuen etxera.

Musikariak beti aurkitzen dira lehen lerroan krisi garaietan erantzuten eta laguntza eskaintzen, kausa bati denbora eta talentua emanez. Jakin izan zutenean John Nemethek  gaixotasun hilgarria zatekeena tratatzeko masail hezurra ordezkatzeko kirurgia bati aurre egin behar ziola eta bere karrerareren akabantza izan zitekeela, lagun zaharretako batzuk –Elvin Bishop, Bob Welsh, Willy Jordan, Kid Andersen eta Alabama Mike– May Be The Last Time diskoa grabatzen laguntzera hurbildu ziren ebakuntza egin aurretik. Ospitaletik onik irten, sendotu, agertokietara itzuli  eta Europan barrena dabil.

Xehetasunak

Data:
12 uztaila
Ordua:
10:00 pm-11:30 pm

Egoitza

Bergara, Espoloia
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com