Markos Untzeta & Bihotz Tapaukariak
17 uztaila| 7:00 pm - 10:00 pm
Untzetaren biografia musikalean ohikoak diren estiloak eta eraginak biltzen ditu Eguzki gorri bat-ek: rock amerikarra, bluesa, folka, countrya… Entzule finak Tom Petty, Neil Young edota Lucinda Williamsen oihartzunak antzemango ditu melodia eta atmosfera ederrez beteriko kantu hauetan, baina aldi berean jabetuko da influentzia horiek guztiak bere nortasunaregalbahetik pasatzeko Untzetak beste behin erakusten duen trebezia eta heldutasunaz.
