Kontzertuak kargatzen

« Kontzertuak guztiak

  • Kontzertua hau amaitu da.

MÓNICA MATABUENA 4et

12 azaroa, 2023|7:00 pm-11:30 pm

10€

Bossa nova – jazz- bolero

Berezko konposaketa eta bertsio bitxien artean dotorezia osoz nabigatzeko aukera ematen dion ahots zoragarri baten jabe baita. Hondartzako arrats baten moduko ahots berotsu eta barea. Emeki urruma etengabea egin arren, ez da inoiz  beste soinuen gainetik inposatzen. Abesti  guztien argia eta gidaria da, baina ez gaitu inoiz itsutzen eta lagun dituen instrumentuei arnas hartzeko espazioa ematen die, nota eta ehundura musikalen arteko harremana, gozamena eta inprobisaziorako jokoa ahalbidetuz beti. Iturri aski ezagun eta guztiz onartuetatik edaten du bai, baina diskurtso guztiz pertsonala eta garaikidea eraikitzeko gai da, aldi berean. Bere kantuetan, Maria Joao, Camila Meza, Bill Frissell edo Paul Motian moduko artisten arrastoa sumatu dezakegu. Soleá kutsuko jazz modala aurki dezakegu eskoziar folk balada batena, baita espainiar abesti tradizionalari eginiko omenaldi eder bat ere, “Ojos Verdes” kantuan. Sustrai musikalen ezagutza sakona eta haienganako errespetu osoa birrasmakuntza eta ezustekorako gaitasun bikain batekin elkartzen dira hemen. Marco Martinez, Ander García eta Miguel Benitodira musikari lagunak. Urteetako heltze prozesu motel baten ondoren, Monicak bere estreinako diskoa plazaratzeko unea iritsi zaiola erabaki du: Matabuenapura.

 

Xehetasunak

Data:
12 azaroa, 2023
Ordua:
7:00 pm-11:30 pm
Prezioa:
10€

Egoitza

EIBAR Portalea
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com