Kontzertuak kargatzen

« Kontzertuak guztiak

  • Kontzertua hau amaitu da.

Sensei Music Ensemble

20 apirila|8:00 pm-11:00 pm

Sensei Music Ensemble 7 musikariz osatuta Avishai Coheni egindako omenaldi moduan 2020an eman zion hasiera. Baina orain, beste pauso bat eman du aurrera eta 10 kideetara hedatu du Alexek, 3 ahots gehituz eta doinuetan halako sentsualitate melodiko dantzagarri eta gozagarri bizia iradokiz. Une honetan, beraz, musikari apart hauetan oinarritzen da ekimen berezi hau: Alex López “Sensei” bera (kontrabaxua eta ahotsa), Carla Sevilla (ahotsa), Hilario Rodeiro (bateria eta perkusioa), Raquel Roche(ahotsa), Rubén Salvado (tronpeta eta fliskornoa), Estíbaliz Moyano (ahotsa), Raúl Vera (gitarra akustikoa eta elektrikoa), Irantzu Garamendi (zeharkako txirula eta ahotsa), José Luis Canal (pianoa) eta Julen Izarra (saxofoi sopranoa, altua eta tenorra). Hortaz gain, Iñaki Plaza eta Kepa Calvok gonbidapen berezipean egiten duten txalapartak eta perkusioa ekarpena dugu ere. Ikaragarrizko taldea eta ikaragarrizko aniztasuna eta erronka, baina Alexen zuzendaritzapean eta bere bisio berezi eta dotoreaz gidatuta, naturaltasun osoko izaki organikoa bihurtzen da taldea. Aurrerapen bezala ekarri dizkiguten lau kantu kutsakor hauen aberastasun polirritmikoak ez du zalantzarako lekurik uzten.

UrduFolk jaialdian izango da taldearen aurkezpena, eta hiru abesti hauetaz gain datozen hilabeteetan pixkanaka plazaratzen joango diren beste abesti berri batzuez gozatzeko aukera paregabea izango da. Guztira 6 kontzertu emango dituzte eta guztiak oso ezberdinak izango direla aurreratu dute.

Zuzeneko animalia hutsa dela dio Alexek eta kontzerturik gabeko boladak luze egiten zaizkiola. Baina era berean, bere burua errepikatu eta doinu eta talde berberekin etengabe aritzeko asmorik ez du. Erronka zalea da eta Ensemble berri zabal honetan jauzi mortal hirukoitza saiatzeko prest dator. Zutik eta dotore lurreratu da, noski, txalogarria eta atentzio osoz jarraitzeko moduko ekimen eder honetan.

 

Xehetasunak

Data:
20 apirila
Ordua:
8:00 pm-11:00 pm

Egoitza

Amurrio, Antzokia
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com