Tia Carroll Blues band
13 urria|7:00 pm-10:00 pm
Badiako Eremuan (Richmond, CA) jaio eta hazi zen, eta 80ko hamarkadaren hasieratik aritu da profesionalki abesten. Esperientzia baliotsua barneratu zuen musikan eta bizitzan, biretan blues eta soularen kantari lagun bezala ibilita Kaliforniako blues eta soularen hainbat mitorekin: B.B. King, Ray Charles, Jimmy McCracklin, Sugar Pie DeSanto eta E.C. Scott, Syl Johnson…
West Coast Blues Hall sarietan abeslaririk onena izendatu zutenetik, Tia bere taldeen buru izan da luzaroan Kalifornian, eta grabazio arrakastatsuak egin ditu. Bere azken lana, You Gotta Have it, Little Village Fundationek argitaratu zuen 2021ean, eta urtero Memphisen ematen diren BMA diskorik onena blues disko izendatu zuten.
Tia Carroll soula, bluesa, boterea eta pasioa da. Bihotzari kantatzen dio bihotzetik. Kalifornia ederki ordezkatua dago abeslari indartsu honek bere talentua mundu osoarekin partekatzen duenean. Tia aurkezpen arrakastatsu ugariren buru izan da mundu erdiko jaialdi, klub eta antzokietan. Koko Taylor, Tina Turner eta Aretha Franklin bezalako izarrek inspiratuta, izen bat landu du musika beltzaren panoraman.
Biran datorkigu kontinente zaharrean, lehen mailako musikari europarrez osatutako bere bandarekin.
Quique Gomez, harmonika, ahotsa
Lucas De Mulder, gitarra
David Salvador, baxoa
Guillaume Destarac, bateria