Hiru

10.00 

Mikel Andonegi pianista eta abeslari
donostiarra izen eta molde ezberdinetako musika beltzaren proiektuetan aritu da
azken urteotan. Euskal Herrian egin ohi denetik aparte dago Andonegiren
sorkuntza, eta horrekin zerikusia izango du, beharbada, 90eko hamarkadaz
geroztik atzerrian bizi izanak. New Yorken 16 urte egin zituen eta azken bost
urteak Londresen eman ditu. New Yorkera joan aurretik, M-ak taldearekin aritu
zen epe labur batean –Emeak eta
arrak
(1986) diskoan parte hartu zuen- eta Donostiako Jazzaldian
bakarkako piano kontzertu bat eskaintzeko aukera izan zuen 1988an.

Mikel Andonegik lider gisa sinatzen duen hirugarren
diskoa da Hiru, eta jazz hirukote
akustikoaren formatuarekin grabatzen duen lehenengoa. Bere egitasmo guztietan
bezala, musika beltzaren tradiziotik, edo tradizioetatik, abiatuta zerbait
berria sortzeko grinak akuilaturiko diskoa da; hiru musikariek iraganean
ezagututakoari begiratzen diote etorkizunari heltzeko.

Alde batetik, jazzaren historiako izen
handien (Wayne Shorter, Thelonious Monk, Duke Ellington…) konposizio ezagunak
berreskuratu ditu hirukoteak, eta gaur egungo musika ulertzeko Andonegiren
ikuspegi pertsonalera, arriskuez, konplexutasunez eta intentsitatez beteriko
ikuspegira egokitu ditu. Ehunka musikarik moldatutako obrak izan arren,
berrasmatuak dirudite Andonegiren hirukotearen eskuetan, haren sen musikalaren,
delikadeziaren eta maisutasun teknikoaren ondorioz. Konposizioen beste erdia
Mikel Andonegik sortutakoak dira. Stevie Wonder gogora ekartzen duen ahots fin
horrekin falsetoan abesten duenean soul garaikide edo neo-souletik gertu
kokatzen da.

Mikel Andonegik nortasun
zehatz bat sortzea lortu du musikari gisa, bereizten erraza eta bakana. Hiru da garapen horren azken
adierazpena.

Disc Type: CD
Publication date: 2011/12/07
Related Products by Artist
Add to cart
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com